Iparraize Txistulari Taldea eta Txioberri Txistulari Elkartea. Josu Murueta plazatik abiatuta Mendiguren plazaraino.
Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten almazenean: Aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta hori gutxi ez balitz istripu baten ondorioz objektu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sortaraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz. Txotxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen duen ausartentzako abentura.
Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan.
Andraka auzo lemoiztarrak oraindino ere parada du bere jaiak ospatzeko: urriaren 4an, zapatuan, San Frantzisko jaien hasiera handia izango da eta urriaren 13ra arte ez du etenik izango. Besteak beste, putxera lehiaketa, mus txapelketa, Etzandarri mendi taldeko irteera, disko festa eta txokolatada izango dute auzokideek festez gozatzeko.
Urriaren 4an eta 5ean, herritarrek doako sarrera eta autobus-zerbitzu berezia izango dituzteLeioan mundu osoko landare bitxiak deskubritu eta erosi ahal izateko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta EHUk antolatutako azoka aukera paregabea da lorezaintzaren profesional eta zaleentzat; gainera, aurten 51 erakustoki jarriko dituzte bertaratzen direnen gozamenerako.
Binetaren munduko zaleek motorrak berotzen hasi dira, urriaren 3tik 5era Getxoko Komiki Azokaren 23. edizioa izango baita gurean. Urtero legez, bederatzigarren artearen hainbat egile ospetsuk parte hartuko dute eta, besteak beste, Ruben Pellejero eskarmentu handiko artista bartzelonarra eta Josune Muñoz dibulgatzailea omenduko dituzte, komikiaren arloan egindako lan handiagatik.