Urriaren 31n, Gorliz iluntasunean murgilduko da Gau Baltzaren ospakizunean. Arrastiko 16:45etik aurrera, sorginek eta arima galduek Ibarreta plaza hartuko dute beste urte batez. Adin guztietara zuzendutako egitarauak, gainera, berrikuntzez gainezka dator, besteak beste, beldurrezko pasarte baten estreinaldia.
Bosgarren urtez segidan, Barrikako Udalak Arimen Gaua antolatuko du. Gure kulturaren inguruko jarduera horretan, urriaren 31ko egunagaz lotuta Euskal Herrian egiten diren berezko ohiturak sustatzen dira.
Leioako Udalak milurteko erdiaren urteurrenaren hasiera ospatuko du datorren barikuan, urriaren 31n. Ospakizuna Iraganeko begiradak. Atzerako kontaketa ikuskizunaren bitartez egingo da, tokiko hainbat elkarte zein artisten eskutik.
Ekimenak, ohi bezala, tokiko sei sortzaile bilduko ditu, Getxo Kulturako sare sozialetan zabalduko diren beste hainbat bideoren bidez beren lana eta sorkuntza-prozesuak jendeari erakusteko. Urriaren 29tik aurrera, sei artistak —Igor Núñez Villamandos, Elena Aitzkoa, Ibon Antuñano Totorika, Ane Pikaza, Abel Azcona eta Matxalen Bilbao—beren sormen-prozesuak eta interesak partekatuko dituzte @GetxoKultura sare sozialetako bideoen bidez. Bigarren fase batean, topaketa irekiak antolatuko dituzte; bertan, haien lanak eta sormen-espazioak erakutsiko dituzte, eta proiektuak zein arte garaikidearen inguruko elkarrizketak izango dira protagonista. Getxoarteko jarduera guztiak sarrera librekoak dira, lekua bete arte. ‘Artista bat auzoan’ topaketetan eta Getxoko arte publikoan zehar egiten diren bisitetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da getxoarte@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
Saioak bai Altzagan, bai Astrabuduan burutuko dira. Saioaren iraupena: ordu eta 15 minutu (gutxi gorabehera). Datak: Astrabudua: urriak 20, azaroak 17 (Gela Urdina) Altzaga: urriak 21, azaroak 18 (Liburutegian bertan) Parte-hartzaileen kopurua: Gutxienez 5 eta gehienez 20 izan beharko dira. Auzo batean taldea osatzeko arazoak baleg, beste auzoara joateko aukera legoke, pertsona gehiagok izena eman duen kokapena lehenetsiz. Izena ematea: Liburutegietan irailak 1–19 bitartean, edukiera bete arte eta inskripzioaren ordena errespetatuz. Izen ematea bi saioetarako da baliagarria. Baten bat bigarren saioan hasi nahi izanez gero inskripzio epean egin beharko luke. 2026an, tailerraren martxaren arabera, egitasmoarekin jarraituko genuke. Horretarako beharrezkoa litzateke 2025eko bihotzean dagoeneko aurten ere parte hartu dutenen berri jasotzea. Tailerraren monitorea taldeari egokituko zaio. Saioetara ez da material berezirik eramán behar izango.
"Gris gutxiago, kolore gehiago" lelopean, urriaren 27tik azaroaren 29ra bitartean, Mankomunitateko zazpi udalerrietan jarduera eta tailer ugari egingo dituzte, kontsumo arduratsua eta birziklapena sustatzeko.
Beste urte batez, Lemoizek urriaren 31n ospatuko du bere Gau Beltza. Aurten programa zabalago bategaz egingo du, azaroaren 1ean eta 2an haurrentzako ekintzak prestatuz.
Urteko gaurik beldurgarriena gogoan izateko, Gau Beltzaren jaia ospatuko dute Berangon urriaren 31tik azaroaren 2ra bitartean. Musika izango da nagusi udalerrian egun horietan, baita beldurra pasatzeko ekintzak ere. Hona hemen egunotarako antolatutako egitaraua.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig | 
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||