Gure eskualdean, Uribe Kostan , hainbat proiektu agroekologiko ditugu, eta, hauek azolana baliatuz lan egiten dute ere. Uribe Kostako Berabalagunok, aukera paregabea daukagu, proiektu hauengana gerturatzeko, ezagutzeko, eta auzolanaren bitartez gure aletxoa jartzeko. Abenduaren 14an, Elordiñe Baserrira (Musurieta auzoa, Barrika) hurbilduko gara: mendia, lantzarrak, lurra eta animaliak errespetuz zainduz, inguruarekin sinbiosian aritzen den baserritar proiektua izango dugu. Eman izena: labur.eus/berbalanean
Hizkuntza: Euskara
Abenduaren 14an, domeka, Leioak bere Nekazaritzaren eta Abeltzaintza Azokaren 35. edizioa ospatuko du, iaz eguraldi txarragatik bertan behera geratu ondoren. Adin guztietarako dastatze, tailer, animazio eta bestelako jarduerak eskainiko ditu azokak goizean zehar.
Haurrentzako tailerrak, musika eta talo eta edarien txosna.
Kandelaria Kultur Elkarteak elkartasun azoka antolatuko dute abenduaren 14an Plentziako Eleiz enparantzan. Musika zuzenean, bertsolariak eta bertako produktuak izango dira gozagai. Euria bada, mataderoan.
Mari Errauskin rockera gaztea da, planetarekin kezkatuta dago, animaliak maite ditu eta euskalduna da. Ozeanoak kutsatzen dituzten plastikoekin amaitzea amesten duen printzesa.
Hizkuntza: Euskara
Abenduaren 13an eta 14an familientzako jarduerak izango dira haurrentzat Gabonetako Txokoaren eskutik.