Uribe Kostakoa eta euskalduna bazara, udagoieneko eguenetarako hitzordua proposatzen dizu HIRUKAk. Herriz herri, hainbat gai jorratuko ditugu, zenbait kasutan jolas-giroan, abenduaren 13ra arte.
Turismoa, mesede ala kalte?

Iker Rincon Moreno 2018 abe 17 Sopela

Turismoaren argi-itzalez jarduteko asmoz, Larrabasterrako Plaza beltza Kulturgunean elkartu ginen abenduaren 13an. Sektoreko hainbat aditu eta profesionalegaz batera, Uribe Kostan daukagun bisitarien perfila aztertu, turismoak dakartzan onurez eta kalteez berba egin, eta arloa arautzeko politikez eztabaidatu genuen.