Imanol Landa Getxoko alkateak positiboki baloratu du herenegun, joan den eguaztenean, Espainiako Vueltaren 17. etapa udalerritik irten izana. Azaldu duenez, telebistaz orain arte lasterketaren etaparik ikusiena izan da Getxon abiatutakoa.
Modu berean, alkateak eskerrak eman dizkie getxoztarrei hain garrantzitsua den kirol ekimen horretan parte hartzeagatik; argitu duenez, aldez aurretik ezarritako ibilbidean egon ziren aldaketak gertatu ziren Udalarena ez zen erabaki batengatik. Berbarako, lasterketa Bizkaiko Zubitik igarotzekoa zen, baina plazaren bestaldetik pasatu ziren txirrindulariak. Hori dela eta, hainbat zalek ezin izan zituzten kirolariak ikusi.