Martxoaren 18ra arte, Marta Zelaia Aranbaltza (Urduliz, 1962) sortzailearen "Sokatira 2014-2017" erakusketa ikusbide izango da Bilboko Rekalde Aretoan. Urduliztarragaz batera, bost artista gaztek parte hartuko dute Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Barriek 2018 egitasmoan.
Bariku honetatik aurrera, mozorroz eta kolorez beteko dira Uribe Kostako udalerrietako kaleak, Inauteriak tarteko. Eskola-umeak izango dira goiztiarrenak euren jantziak erakusten; ohi den legez, bihar goizean egingo dituzte tokian tokiko desfileak.