Igandea, ekainak 10

12:00

Guda Dantzaren kontzertua eta Ukedada ukelele tailerra

Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren Kristalezko kioskoa, Getxo | Musika

Uribe Kostako Guda Dantza taldeak kontzertua (ska, rock eta reggae) eskainiko du domekan, hilaren 10ean, Algortako Andrés Isasi Musika Eskolako Kristalezko kioskoan. Hitzordua 12:00etan jarri dute. Eskola barruan, ordu berean, ukelele-tailerra egingo dute.

Guda Dantzaren kontzertua eta Ukedada ukelele tailerra Algortako Andrés Isasi Musika Eskolaren Kristalezko kioskoa

Uribe Kostako Guda Dantza taldeak kontzertua (ska, rock eta reggae) eskainiko du domekan, hilaren 10ean, Algortako Andrés Isasi Musika Eskolako Kristalezko kioskoan. Hitzordua 12:00etan jarri dute. Eskola barruan, ordu berean, ukelele-tailerra egingo dute.

10:00
00:30

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Getxoko Ingurumen Aretoaren programazioa Ingurumen Aretoa

Ingurumen Aretoa astelehenetik barikura dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era; zapatu, domeka eta jaiegunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara.

Getxoko Aste Berdea

Itzubaltzeta/Romo eta Algorta, Getxo | Bestelakoak

Getxoko aste berdeak hondakin plastikoen arazoari heldu dio aurten, material horien gainprodukzioa eta kontsumoa gure ekosistema naturalak arriskuan ipintzen baituzte. Ingurumen Arloak arazo horri aurre egiteko zenbait ekintza proposatu ditu egunotarako, hala nola erakusketa bat, "Bag it" dokumentalaren proiekzioa eta plastiko gutxiagogaz bizitzen ikasteko tailer praktikoa.

Getxoko Aste Berdea Itzubaltzeta/Romo eta Algorta

Getxoko aste berdeak hondakin plastikoen arazoari heldu dio aurten, material horien gainprodukzioa eta kontsumoa gure ekosistema naturalak arriskuan ipintzen baituzte. Ingurumen Arloak arazo horri aurre egiteko zenbait ekintza proposatu ditu egunotarako, hala nola erakusketa bat, "Bag it" dokumentalaren proiekzioa eta plastiko gutxiagogaz bizitzen ikasteko tailer praktikoa.

Giza Katea

Sopela

EKAINAREN 10ERAKO IRIZPIDE ETA GOMENDIOAK

Giza Katea EKAINAREN 10ERAKO IRIZPIDE ETA GOMENDIOAK

Erandio 2015-2019, denon artean harresiak botatzen hasi gineneko legealdia

Erandio

Gogoratu behar dugu, gauden legealdia abian jarri zenean, herritarren eta udalaren arteko harreman-kanalak, biztanleek erregistroan aurkezten zituzten eskaerak eta haiei udalak ematen zizkien erantzunak baino ez zirela. Hartan ere webgune hasiberria bagenuen eta osoko bilkuraren saioek oihartzun txikia zuten. Salbuespen bakarra, agian, gure etxeko postontzian jasotzen dugun kultur agenda izan zitekeen. Eta beste ezer gutxi. Legealdi honek haize freskoa ekarri digu: komunikazioa eta herritarren parte-hartzea sartu da gure herriko eszenatokian. Udalaren webgune berrituak (www.erandio.eus) informazio eguneratua eskaintzen du eta, era berean, sare sozialek ere garrantzi handia hartu dute (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube), herritarrekiko solastoki bilakatuz. Haize fresko hauen eraginez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanalak handiagotu dira eta komunikazio-kalitatea ere hobetu egin da; udala, egun, gero eta hurbilago dago. Egoera honen isla adibidez, osoko bilkurak internet bidez ikusteko aukera litzateke, edo Erandio Zabaltzen APPa, telefono mugikorra erabiliz, herriko intzidentzien berri jakinarazteko tresna edota webgunearen bidezko udal tramiteak egin ahal izatea, … Azaroaz geroztik HAZ zerbitzu berria indarrez sartu da; bere helburua, zerbitzu integrala herritarrari helaraztea dugu. Zerbitzu honekin batera, bi kanal berri gehitu dira. 010ena (944 890 010 Erandiotik kanpo deitzen bada) informazio orokorra jasotzeko eta whatsappena (609 240 091) informazio kanalizaziorako. Baina zerbitzu hauek guztiak herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ez lirateke ezer izango. Harresiak, elkarrekin bota behar ditugu, ala ez dira eroriko. Gatozen ondorioetara esanez, esku artean dugun gaia, ezbairik gabe, garrantzi handikoa dela. Biztanleek horretaz esaten digutenari erreparatzea besterik ez dago zerbait egin behar dugula konturatzeko. Horregatik, gure ikuspuntutik gaiari eman ahal dizkiogun irtenbideak hauek dira: herritarren hitza kontuan hartu eta komunikazioa hobetu eta indartu ere. Alde batetik, herritarrari hitza eta presentzia eman behar zaio. Hori erdiesteko, udalak hartu behar du ardura eta gure partetik entzute-aktiboa funtsezkoa da. Hasi garen bidetik jarraitu behar dugu. Luzea da aurrean dugun bidea eta bide hori denon artean ibili behar dugu.

Hondartzen garbiketa

Barrika, Plentzia eta Gorliz, Barrika Gorliz Plentzia | Bestelakoak

Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, inguruko hainbat hareatza eta Butroe itsasadarra garbitzen lagundu ahal izango dute herritarrek: gaur, barikuan, Barrikako hondartzan ipini dute hitzordua, 18:00etan; bihar, zapatuan, Plentziako udaletxean, 10:30ean; eta etzi, domekan, Astondon, 10:30ean.

Hondartzen garbiketa Barrika, Plentzia eta Gorliz

Ozeanoen Munduko Eguna dela eta, inguruko hainbat hareatza eta Butroe itsasadarra garbitzen lagundu ahal izango dute herritarrek: gaur, barikuan, Barrikako hondartzan ipini dute hitzordua, 18:00etan; bihar, zapatuan, Plentziako udaletxean, 10:30ean; eta etzi, domekan, Astondon, 10:30ean.

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Urte osoko agenda ikusi »»