Zapatuan, hilak 27, urteroko Nekazaritza Erakusketa egingo dute Urdulizen. Oraingoan, 28. edizioan, Antsonekoa plazan egingo dute ekimena eta, arduradunek iragarri dutenez, BBK Fundazioak utzitako 30 postu egongo dira nekazariek euren produktuak erakuts ditzaten, 10:30etik aurrera.
Antsonekoa plazan bilduko dira ortuari eta landare ikusgarrienen ekoizleak abuztuaren 27an egingo duten XXVIII. Nekazaritza Erakusketan. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko urte bietan ez bezala, aurtengo azokak ez du inolako murrizketarik izango, beraz, jai-giroa bermatuta egongo da. Horretarako, 30 kaseta jarriko dituzte nekazarien produktuak ikusi eta erosteko aukera ederra eskainiko dutenak.
Abuztuaren 27an, errefuxiatu eta migratzaileen eskubideen aldeko mugimenduak berriz ere horiz tindatuko ditu Gorlizko eta Plentziako hondartzak. Egun horretako mobilizazioak helburu bikoitza izango du: mundu osoan milioika pertsonek bizi duten errealitateaz ohartaraztea eta gobernu eta erakundeei exijitzea nazioarteko itunetan bildutako giza eskubideak bermatzen dituzten migrazio- eta harrera-politikak hartzea.
Jaietako bertso saioa, 19:00etan Malekoian.Bertsolariak: Amets Arzallus Kerman Diaz Xabat Illarregi Ane Labaka Mayoz Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola Kultur bitartekaria: Lanku
Euskara, literatura eta poesia sustatzeko asmoz, Eremu Hurbileko Poesia egitasmoa abiatu zuen joan den abuztuaren 1ean Dabid Martinezek Armintzan. Horregaz, hilabete osoan zehar, interesatuek ibilbide txiki bat egin dezakete Lemoizko kostaldeko auzo horretan, teknologia lagun, hamaika euskal sortzaileek konpartitutako poemez gozatzeko. Azkenengo bisita bihar, abuztuaren 31n, egin ahal izango da.
Abuztuak 20, zapatua 11:00 Kalejira Plazatxotik eta Erribera kaletik Eleiz plazaraino. 13:00 2022ko Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena. 22:00 Aurreskua eta dantzak. Abuztuak 30, martitzena 14:00 Gazte-bazkaria. 17.45 Harrera Antolintxu eta Madalentxuri. 18:00 Txupinazoa eta festen hasiera. 18:30 Andra Marira igoera eta aurreskua. 20:00 Dantza-saioa Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan. 22:00 Zezensuzkoa, Ontziola plazan. 23:00 Berbena Zuria. 23:00 Photocall-a, udaletxean. Abuztuak 31, eguaztena 11:00 Diana. 11:30 Ginkana Conquis, Legarrondon. 11:30 Haur-parkea, futbito zelaian. 18:00 Nagusientzako arrastia bingo eta briska jokoakaz 21:30 Zezensuzkoa, futbito zelaian. 22:00 Helduen Playback-lehiaketa. Irailak 1, eguena 09:00 Eskualdeko CXXVIII. Nekazaritza Azoka. 10:00 Diana txistulari eta buru-handiakaz. 12:00 Euskal jantzi tradizionalen erakusketa Erriberatik. 13:30 Erromeria ibiltaria alde zaharretik. 19:00 Helduen mozorro-lehiaketa. 20:00 VII. San Antolin bertso-saioa, Eleiz plazan: Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza. 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian 22:00 Kontzertuak, Ontziola plazan. 22:30 Bakarrizketa-gaua, Eleiz plazan. Irailak 2, barikua 10:00 Txupinazo eta txistulariak herriko kaleetatik. 10:00 III. Plentzia La Gallarda familien arteko herri-krosa, Arturo Peñaren omenez, Plazatxotik hasita. 11:30 Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan Eleiz plazara igotzeko. 12:00 Antolin Deunaren ohorezko meza eta aurreskua. 13:30 Musika bandaren kontzertua 14:30 Antolin Deunaren koktela, txarangagaz girotua. 18:00 Umeentzako berbena. 19:00 Elektrotxaranga herritik. 22:00 Zezensuzkoam futbito zelaian. 22:30 80. hamarkadako musika. Irailak 3, zapatua 11:00 Diana. 10:00 XLX. Marmitako Lehiaketa. 13:30 Marmiten aurkezpena. 17:00 Marmitako-lehiaketaren sari-banaketa. 19:00 Umeen play-back lehiaketa. 19:30 Eskupilota-txapelketa, Jai Alai frontoian 19:30 XI. Plentzia Kantari kantu-jira, Plazatxotik hasita. 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian. 22:30 Plentzia Kantagunek antolatutako erromeria, Eleiz plazan. 22:30 Kontzertuak, Ontziola plazan. Irailak 4, domeka 10:00 Diana. 10:00 Umeen tortilla- eta entsalada-lehiaketa. Udaletxean eman beharko da izena. 12:30 Bits-jaia. 13:30 Tortilla- eta entsalada-lehiaketako sari-banaketa. 17:30 Umeen eta familien mozorro-lehiaketa, Ontziola plazan. Ondoren, mozorroen sari-banaketa eta Urrezko Abarkak saria ematea; Madalentxu eta Antolintxuren agur-kalejira egin ondoren biak joango dituzte itsasadarrean barrena. Festak, zezensuzkoaren entzierroagaz bukatuko dira.
Abuztuak 24, eguaztena 11:30 Txupinaren jaurtitzea eta jaien hasiera. 12:00 Meza eta ohorezko aurreskua. 12:45 Nagusientzako otordua. 13:00 Igel-toka txapelketa. 18:30 Asto-probak. 18:30 Puzgarriak. 19:30 XV. Tortilla Txapelketaren izen-ematea. 21:00 Tortillen aurkezpena eta sari-banaketa. 22:30 Kontzertua: Lisker. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Txapel. Abuztuak 26, barikua 11:00 Perkusio-tailerra. 11:30 Aisia eta abentura kirolak. 11:30 Margo-txapelketa. 14:30 Margo-txapelketaren sari-banaketa. 19:00 Plaza-poteo mozorrotua. 19:00 Elektrotxaranga: Game Off. 21:00 Sardina-jan herrikoia 23:00 Kontzertua: Nonbait. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Gallo. Abuztuak 27, zapatua Goizean zehar Zuzterrak taldea. 10:30 Euskal produktuen azoka. 11:30 Talo-tailerra. 13:00 Kantu-txosneo herrikoia. 15:00 Herri-bazkaria, Trikitxox sagardotegi mugikorragaz. 19:30 Euskal dantzak, Simon de Otxandategi Taldeak eskainita. 23:00 Kontzertua: Urrats. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Maurizia. Abuztuak 28, domeka Goizetik Kotxe klasikoen kontzentrazioa eta Etxebarria Aita & Semea trikitilarien doinuak. 11:00 LV. Marmitako Txapelketa. 11:00 Marmitako masterklass. 13:30 Apar-jaia. 13:30 Lapikoen aurkezpena 18:00 Marmitako-lehiaketako sari-banaketa. 18:00 Puzgarriak, plazan. 18:30 Asto-probak. 20:30 Jaiei agur esateko txokolatada.
Abuztuak 24, eguaztena 12:00 Kuadrillen lehiaketarako izen-ematea, udaletxearen behealdean. 12:45 Jaietako zapiaren lehiaketako sari-banaketa. 13:00 Txupinazoa udaletxeko balkoitik. Ondoren, erraldoiak eta kilikiak. 18:00 Txiki Txupin espaziora botako dute, Txorierri kaletik. 19:30 Kuadrillen aurkezpena. 22:00 Zezensuzkoa, Irailaren 23a plazan. 22:00 Diskoteka: Regreso al pasado. Abuztuak 25, eguena 11:00 Puzgarriak egun osoan zehar, Legazpi kalean. 18:00 Elektrotxaranga: Game Of. 18:00 Sukaldaritza-tailerra, Ausartzenek antolatuta, Europa plazan. 19:00 Bilbainadak: Los Chimberos. 19:30 Dantza-txokoa, metro geltokiko plazan. 20:00 Elektrotxaranga: Distopia. 21:00 Gazte-afaria. 23:00 Darío Nuñez eta Dj-ak, Irailaren 23a plazan. 23:00 Kontzertuak: Pellon Blues eta 4 Villains, Skalon tabernan. Ondoren, Ostikada elektrotxaranga. Abuztuak 26, barikua 11:00 Arrapala. 12:00 Paella-txapelketa. 13:00 Bits-jaia, Txorierrin. 13:00 Kantu-poteoa Mendibitarte abesbatzagaz, Europa plazatik abiatuta. 14:30 Herri-bazkaria. 17:00 Olgetan solas, umeentzako jolasak. 17:00 Puzgarriak. 18:30 Erraldoiak eta kilikiak, Guatxoritik. 20:30 Play-back txapelketa. 22:00 Zezensuzkoa. 23:00 Kontzertuak: Oxabi eta DJ Gaua, Irailaren 23a plazan. 23:00 Kontzertuak: Usuales eta Lion Heart, Skalon tabernan. Abuztuak 27, zapatua 11:30 Puzgarriak eta piñata. 12:00 Xake-lehiaketa. 12:00 Marmitako-txapelketa. 15:00 Gazte-bazkaria. 17:00 Puzgarriak. 17:30 Mus-txapelketa. 19:30 Txitxarrillo. 21:30 Kontzertua: Tocando lapolla. 22:00 Kontzertua: Sono Local, The Bond Scott Band, eta, bukatzeko, Dj. 02:30 Kulero eta galtzontzilo lasterketa. Abuztuak 28, domeka 10:45 Ategorri Txapelketa, futbol-zelaian SD Erandio Clubak antolatuta. 11:00 Puzgarriak. 12:00 Ur-guda. 13:00 Meza. 13:00 Ur-zezena, Irailaren 23a plazan. 13:30 Ohorezko aurreskua. 16:30 Kalejira dantzariakaz, Bekoatik abiatuta. 17:00 Kukaña, kaian. 19:00 Mariatxiak, Irailaren 23a plazan 19:00 Musika Eskolaren jarduera eta kontzertuak: Ultimo Enemigo, Bandidos eta Delisula, Txorierri kalean. 21:30 Zezensuzkoa, Irailaren 23a plazan. 22:00 Agurra eta azken traka.