Larunbata, martxoak 4



10:00

Kabia Gune Okupatuaren aurkezpen jaialdia egingo dute zapatuan

Kabia Gune Okupatua, Getxo | Jaiak

Proiektuaren nondik norakoak aurretiaz azaldu dituzten arren, Txorimalo gaztetxea zenaren ondorengoa denaren aurkezpen ofiziala egingo dute zapatu honetan, martxoaren 4an. Egun oso egitaraua prestatu dute horretarako, eta bertaratzeko deia egin diote herriari.

Kabia Gune Okupatuaren aurkezpen jaialdia egingo dute zapatuan Kabia Gune Okupatua

Proiektuaren nondik norakoak aurretiaz azaldu dituzten arren, Txorimalo gaztetxea zenaren ondorengoa denaren aurkezpen ofiziala egingo dute zapatu honetan, martxoaren 4an. Egun oso egitaraua prestatu dute horretarako, eta bertaratzeko deia egin diote herriari.


19:00

Go!azen 9.0

Merkatu Zaharra, Erandio | Umeentzako jarduerak

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria! Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Hau guztia eta gehiago jakin ahal izango duzu kontzertu formatua duen ikuskizun honetan. Iraupena: 70 min.

Go!azen 9.0 Merkatu Zaharra

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria! Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Hau guztia eta gehiago jakin ahal izango duzu kontzertu formatua duen ikuskizun honetan.

  • Iraupena: 70 min.

21:00

Urduliz Blues Gaua

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Musika

Prezioa: 15,45 € Sweet Marta blues harmonikako emakume harmonizista bakarra da Espainiako estatu osoan. Sweet Martak gogor jotzen eta zapaltzen ditu eszenatokiak, konplexurik gabe ausartuz. Horregatik Sweet Martak eszenatokia partekatu du eta artista handiengandik gonbidatua izan da Nazioko eta nazioarteko bluesaren eszenako erreferenteetan: Paul Orta, Greg Izor, Victor Puertas, Joan Pau Cumellas, Nico Wayne Toussaint, besteak beste. Pixkanaka-pixkanaka, Sweet Marta erreferente izaten ari da harmonikaren munduan, eta kritika onak jasotzen ditu harmonizista erreferenteetatik.

Urduliz Blues Gaua Urdulizko kultur etxea

Prezioa: 15,45 €

Sweet Marta blues harmonikako emakume harmonizista bakarra da Espainiako estatu osoan. Sweet Martak gogor jotzen eta zapaltzen ditu eszenatokiak, konplexurik gabe ausartuz. Horregatik Sweet Martak eszenatokia partekatu du eta artista handiengandik gonbidatua izan da Nazioko eta nazioarteko bluesaren eszenako erreferenteetan: Paul Orta, Greg Izor, Victor Puertas, Joan Pau Cumellas, Nico Wayne Toussaint, besteak beste. Pixkanaka-pixkanaka, Sweet Marta erreferente izaten ari da harmonikaren munduan, eta kritika onak jasotzen ditu harmonizista erreferenteetatik.



Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut"

Erakusketa ibiltaria, Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Erakusketak

Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut" Erakusketa ibiltaria

10:00
21:00

Izakinen Amaierako Merkatua

Getxoko kaleetan zehar, Getxo | Azokak

Astebete barru, martxoaren 1ean, Getxoko saltokiek euren produktuak kalera aterako dituzte berriro ere Izakinen Amaierako Merkatuko edizio berri batean. Oraingoan, tokiko 50 establezimenduk parte hartuko dute, zapatura arte.

Izakinen Amaierako Merkatua Getxoko kaleetan zehar

Astebete barru, martxoaren 1ean, Getxoko saltokiek euren produktuak kalera aterako dituzte berriro ere Izakinen Amaierako Merkatuko edizio berri batean. Oraingoan, tokiko 50 establezimenduk parte hartuko dute, zapatura arte.



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



18:00
15:00

Genero berdintasuna aldarrikatzeko hainbat jardueragaz ospatuko du Barrikak martxoaren 8a

Barrika, Barrika | Zinema eta bideo-emanaldiak

Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak eta tokiko Udalak genero ikuspegia izango duen zinema-foruma antolatu du martxoaren 3rako, barikurako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik. Horretan, Cinco lobitos filma proiektatuko dute, 18:00etan. Martxoaren 8an, berriz, elkarteak elkarretaratzea egingo du Emakumeen Biribilgunean, 12:30ean, eta bertan manifestua irakurriko dute, udal-ordezkariakaz batera. Arrastian, 15:00etan, emakumeen omenezko VIII. bazkaria egingo dute.

Genero berdintasuna aldarrikatzeko hainbat jardueragaz ospatuko du Barrikak martxoaren 8a Barrika

Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak eta tokiko Udalak genero ikuspegia izango duen zinema-foruma antolatu du martxoaren 3rako, barikurako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik. Horretan, Cinco lobitos filma proiektatuko dute, 18:00etan. Martxoaren 8an, berriz, elkarteak elkarretaratzea egingo du Emakumeen Biribilgunean, 12:30ean, eta bertan manifestua irakurriko dute, udal-ordezkariakaz batera. Arrastian, 15:00etan, emakumeen omenezko VIII. bazkaria egingo dute.



11:00
20:00

Ihesaldi jokoa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean Berangon

Santa Ana kultur etxea, Berango | Umeentzako jarduerak

"Lilith kodea" izeneko ihesaldi jokoa antolatu dute Berangoko Santa Ana kultur etxean martxoaren 4rako eta 5erako. Jolasaldiak ordubetekoak izango dira, eta sei pertsonako txandak egingo dituzte, 11:00etatik 20:00etara. Saioak doakoak izango dira, eta adin guztientzakoei bideratuta egongo da. Hala ere, 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko pertsona batek lagunduta parte hartu behar izango du.

Ihesaldi jokoa egingo dute martxoaren 4an eta 5ean Berangon Santa Ana kultur etxea

"Lilith kodea" izeneko ihesaldi jokoa antolatu dute Berangoko Santa Ana kultur etxean martxoaren 4rako eta 5erako. Jolasaldiak ordubetekoak izango dira, eta sei pertsonako txandak egingo dituzte, 11:00etatik 20:00etara. Saioak doakoak izango dira, eta adin guztientzakoei bideratuta egongo da. Hala ere, 12 urtetik beherakoek adinez nagusiko pertsona batek lagunduta parte hartu behar izango du.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»