Ostirala, maiatzak 5



17:00

Txiki Day

Merkatu Zaharra, Erandio | Umeentzako jarduerak

Umeentzako Txiki Day izeneko jarduerak 17:00etan abiatuko dituzte eta iluntzera arte gaztetxoenek hainbat ekintzagaz gozatzeko aukera izango dute. Udalak antolatutako jolasak eta tailerrak Altzagako Merkatu Zaharraren inguruetan egingo dituzte.

Txiki Day Merkatu Zaharra

Umeentzako Txiki Day izeneko jarduerak 17:00etan abiatuko dituzte eta iluntzera arte gaztetxoenek hainbat ekintzagaz gozatzeko aukera izango dute. Udalak antolatutako jolasak eta tailerrak Altzagako Merkatu Zaharraren inguruetan egingo dituzte.


18:30

Bertsolari Gazteok Plazara!

Benta eraikina, Getxo | Bertsolaritza

Herriko bertsolari gazteek antolatutako bertso saioan kantuan izango ditugu Peio Lago, Janire Arrizabalaga, Mikel Aiartzaguena eta Ander Elorriaga, Mikel Terronesen gidaritzapean. 

Bertsolari Gazteok Plazara! Benta eraikina

Herriko bertsolari gazteek antolatutako bertso saioan kantuan izango ditugu Peio Lago, Janire Arrizabalaga, Mikel Aiartzaguena eta Ander Elorriaga, Mikel Terronesen gidaritzapean. 


20:30

Kontzertua: Ningo Coloma Simón Blues Express

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Mingo Balaguerren harmonika eta Francisco Simonen gitarra Lluís Colomarekin elkartu dira, Blues eta Boogie Woogieko pianista katalan birtuoso eta ospetsuarekin, pianoaren erakusle handia nazioan eta nazioartean. Mingo, ezaguna espainiar estatuko blues-harmonizista ospetsuenetako bat izateagatik, Mingo & The Blues Intruders taldeko buru eta Sevillako Caledonia Blues Band blues-talde ospetsuko kide ohia. Francisco Simón, Madrileko Blues gitarra-jotzaile nagusia, Red House taldeko kidea eta oso ezaguna nazioartean ere arrakasta duen Caiga quien Caiga telebista saioan parte hartzeagatik. Hirurek soinu sendo eta ezberdina duen musika-proposamena aurkeztuko dute blues tradizionalaren ildotik, non inprobisazioak publikoaren arreta erakarriko duen kontrastez eta indarrez beteriko ikuskizun batean. Gaur egun penintsulan dauden blues-proiektu berritzaile eta interesgarrienetako bat da, inolaz ere. Ez ezazue galdu! Musikariak: Lluís Coloma (pianoa), Mingo Balaguer (ahotsa eta harmonika), Francisco Simón (gitarra).

Kontzertua: Ningo Coloma Simón Blues Express Kultur Leioa

Mingo Balaguerren harmonika eta Francisco Simonen gitarra Lluís Colomarekin elkartu dira, Blues eta Boogie Woogieko pianista katalan birtuoso eta ospetsuarekin, pianoaren erakusle handia nazioan eta nazioartean.

Mingo, ezaguna espainiar estatuko blues-harmonizista ospetsuenetako bat izateagatik, Mingo & The Blues Intruders taldeko buru eta Sevillako Caledonia Blues Band blues-talde ospetsuko kide ohia.

Francisco Simón, Madrileko Blues gitarra-jotzaile nagusia, Red House taldeko kidea eta oso ezaguna nazioartean ere arrakasta duen Caiga quien Caiga telebista saioan parte hartzeagatik.

Hirurek soinu sendo eta ezberdina duen musika-proposamena aurkeztuko dute blues tradizionalaren ildotik, non inprobisazioak publikoaren arreta erakarriko duen kontrastez eta indarrez beteriko ikuskizun batean. Gaur egun penintsulan dauden blues-proiektu berritzaile eta interesgarrienetako bat da, inolaz ere. Ez ezazue galdu!

Musikariak: Lluís Coloma (pianoa), Mingo Balaguer (ahotsa eta harmonika), Francisco Simón (gitarra).



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



18:30
19:30

Irrati tailerra

Santa Ana kultur etxea, Berango | Umeentzako jarduerak

Izen-ematea apirilaren 24tik 27ra.

Irrati tailerra Santa Ana kultur etxea

Izen-ematea apirilaren 24tik 27ra.



17:30
17:30

Inguru Minguru tailerrak

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Umeentzako jarduerak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.    

Inguru Minguru tailerrak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte.

Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.

Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.

 

 

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»