Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte: argazki erakusteka Udaletxeko plazan, eta, 22:30ean, "Harria herria" dantza bertikaleko ikuskizuna Kepa Deuna Elizan.
Ikasturte amaieran urtero egin ohi duten moduan, Artetxokoan erakusketa bat egingo dute Erandioko herritar guztiek ezagut ditzaten aurten egindako lanetako batzuk. Marrazkiak, koadroak... egongo dira ikusgai. Ikasle guztiek egindako lanak dira: hiru urteko umeetatik herritar helduek egindakoetara arte.
10:00etatik 14:00etara, Athletic Fundazioak eta Getxo Kirolak elkarrekin, puzgarriak, ohe elastikoak, giza futbolina eta bestelako jolasak jarriko dituzte. Jarduera erabat doakoa eta Gobela futbol zelaian ospatuko da
Maiatzaren 27an, zapatuan, Club Deportivo Bilbao-ren igeri zeharkaldiaren 81. edizioa antolatuko dute Gorlizko badian, goizeko 12:00etan. Aurten, 300 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte lehiaketan, izan ere, oraingoan 1.500 metroko distantzia laburreko proba bat estreinatuko da. Proban izena emateko azken eguna maiatzaren 23an, martitzenean, izango da.
Urdulizko Kultur Etxean. 18:00etan. Sarrerak 3,6 euro balio du.
Gero eta hurbilago daude udako jaiak, eta Leioan eskualdeko festa berezienetako bategaz abiatuko dituzte Lamiakoko jaiak: Maskarada. Egun horretan, Mari, Sugaar eta gainontzeko izaki mitologikoen ikuskizunak hasiera emango diete barikutik domekara bitartean ospatuko dituzten festei. Hemen duzue egun horietan ederto pasatzeko moduko egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com