Osteguna, irailak 21

18:30

Kontzertua: Garazi Navas

Getxoko El Redentor eliza, Getxo | Musika

Garazi Navas akordeoi jotzaileak Musikeneko Musika interpretazioko Arte ikaskuntzetako lizenziaduna eta masterra du, Euskal Musika Tradizionalean espezialista da eta Orfeoi Donostiarra-Musikene Saria lortu zuen 2020ean bere Gradu Amaierako Lanagatik. Bakarkako kontzertua emango du Algortako "El Redentor" Elizaren inaugurazioaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.

Kontzertua: Garazi Navas Getxoko El Redentor eliza

Garazi Navas akordeoi jotzaileak Musikeneko Musika interpretazioko Arte ikaskuntzetako lizenziaduna eta masterra du, Euskal Musika Tradizionalean espezialista da eta Orfeoi Donostiarra-Musikene Saria lortu zuen 2020ean bere Gradu Amaierako Lanagatik. Bakarkako kontzertua emango du Algortako "El Redentor" Elizaren inaugurazioaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.

19:00

Gorputz feministak irakurketa zikloa: 10 ingobernables, June Fernandez

Abian kultur elkartea, Getxo

Bigarrenez antolatu dugun Gorputz feministak irakurketa zikloari hasiera emateko, gurean izango dugu June Fernandez, bere "10 ingobernables" lana aurkezteko. Autoreak gauza askotaz hitz egiten du liburu honetan: dibertsitateak ospatzen ditu, agindu sozial, estetiko eta sexualak kritikatzen ditu, testu-liburuetan atera ohi ez direnen oroimena berreskuratzen du, tabuak apurtzen ditu, gogoak ematen digun bezala bizitzeko eskubidea eta bizitza zailtzeko eskubidea aldarrikatzen ditu. Emakumea izan eta bizarra ez depilatu? Bizitza korapilatzeko gogoa. 40 urterekin armairutik atera? Zure bizitza arriskuan jartzea beste pertsona batzuen eskubideak defendatzeagatik? Ez ezkutatu luma ezta zure zaharren egoitzako mojen aurrean ere? Inori axola ez zaion emakumeen jolas tradizional bat bizirik mantentzen ahalegintzea? Zure gorputzarekin adiskidetu, ebakuntza-gelara eraman beharrean, konpon dezazun? Bizitza korapilatzeko gogoa. Liburu honek jende gobernaezinaren hamar istorio biltzen ditu, normaltasun eredu estu eta zentzugabean itotzea baino bizitza korapilatzea nahiago dutenak.

Gorputz feministak irakurketa zikloa: 10 ingobernables, June Fernandez Abian kultur elkartea

Bigarrenez antolatu dugun Gorputz feministak irakurketa zikloari hasiera emateko, gurean izango dugu June Fernandez, bere "10 ingobernables" lana aurkezteko. Autoreak gauza askotaz hitz egiten du liburu honetan: dibertsitateak ospatzen ditu, agindu sozial, estetiko eta sexualak kritikatzen ditu, testu-liburuetan atera ohi ez direnen oroimena berreskuratzen du, tabuak apurtzen ditu, gogoak ematen digun bezala bizitzeko eskubidea eta bizitza zailtzeko eskubidea aldarrikatzen ditu.

Emakumea izan eta bizarra ez depilatu? Bizitza korapilatzeko gogoa. 40 urterekin armairutik atera? Zure bizitza arriskuan jartzea beste pertsona batzuen eskubideak defendatzeagatik? Ez ezkutatu luma ezta zure zaharren egoitzako mojen aurrean ere? Inori axola ez zaion emakumeen jolas tradizional bat bizirik mantentzen ahalegintzea? Zure gorputzarekin adiskidetu, ebakuntza-gelara eraman beharrean, konpon dezazun? Bizitza korapilatzeko gogoa. Liburu honek jende gobernaezinaren hamar istorio biltzen ditu, normaltasun eredu estu eta zentzugabean itotzea baino bizitza korapilatzea nahiago dutenak.

19:00
09:00

Urdulizko andramariak

Urduliz | Jaiak

Udako jaien azken txanpa ospatuko dute Urdulizen irailaren 7tik 17ra bitartean. Egun horietan Andra Mari jaiak ospatuko dituzte, lehen aste-akabuan Landa inguruan eta Elortzan hurrengoan. Bertan, adin guztietako urduliztarrentzako jarduerak egingo dituzte, hala nola kuadrillen lehiaketak, kontzertuak, umeentzako ekintzak... Gainera, urtero legez, hilaren 23an eta 30ean Herri Ibilaldia eta plater tiro lehiaketa egingo dituzte, hurrenez hurren.

17:00
17:00

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

Ingurugiro eta birziklapenari buruzko tailerrak bueltatuko dira Uribe Kostako Mankomunitatera

Irailetik aurrera eta ikasturte berriaren hasieragaz, ingurugiro eta birziklapenari buruzko Inguru Minguru tailerrak bueltatuko dira Barrika, Berango, Lemoiz, Plentzia, Urduliz eta Gorlizko udalerrietara. Tailerrak 4 urtetik gorago umeentzat zuzenduta daude, eta iraila eta urria arteko bariku orotan tailer bat emango dute Mankomunitateko herri bakoitzean, arrastiko 17:00etatik 19:00etara. Helburua da haurrei erakustea ingurugiroarekiko errespetua, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabearaztea, baita birziklatzea eta berrerabilpena bultzatzea ere.

18:30

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa

Abian kultur elkartea, Getxo

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte. Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

Ilustrazio erakusketa: Aitite magikoa Abian kultur elkartea

Garazi Basterretxea idazleak eta Maite Mentxaka ilustratzaileak osatutako Aitite Magikoa ipuin ilustratuan oinarritutako erakusketa egongo da ikusgai Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2 behea, Algorta). Garaziren aititerentzako urtebetetze opari gisa osatutako lanak doluaren eta memoriaren inguruan dihardu, pertsona maitatu baten galeraren ondorengo prozesua azaltzeko. Liburuak jasotzen dituen ipuinekin egin genuen bezala, argitalpenean erabilitako ilustrazio-teknika ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu oraingoan,  irailaren 7tik urriaren 7ra bitarte.

Lana 2022an argitaratu zuten, eta garai hartan Hirukak elkarrizketatu zituen bi sortzaileak.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

11:30
20:00

Europako Mugikortasun Astea

Getxon zehar, Getxo | Bestelakoak

"Uztartu eta mugitu!" lelopean, Europako Mugikortasun Astea hartuko du Getxok irailaren 16tik 22ra. Tarte horretan, doako askotariko jarduerak egingo dituzte udalerrian, tartean bizikletan ibiltzen ikastekoa edota ibilgailu horiek elektriko bihurtzekoa. Ohiko ekimenez gainera, aurten hurrengoak nabarmendu dituzte: BAT puntua, ibilbidea uretako bizikletaz”, skate tailerra edo Eskola Bideak Lehiaketa, besteak beste. Domekan, gainera, europar ekimen honen jatorria den Autorik gabeko Eguna ospatuko dute.

Europako Mugikortasun Astea Getxon zehar

10:00
21:00

Izakinen amaierako merkatua

Getxoko kaleetan, Getxo | Azokak

Bihartik, eguaztenetik, zapatura bitartean, Getxoko saltokiek euren produktuak aterako dituzte kalera berriro ere. Hala ere, euria eginez gero, irailaren 25era (astelehena) eta 26ra (asteartea) luzatuko lukete azoka. Aurrekoetan bezala, ekimen honen helburua da tokiko merkataritza sustatzea eta erakustea merkataritza-sektoreak herritarrei eskaintzen dizkien produktu guztiak. Parte hartuko duten enpresek getxoztarrei eta bisitariei askotariko produktuak eskainiko dizkiete, "oso prezio onean".

Izakinen amaierako merkatua Getxoko kaleetan

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»