Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira.
Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!