Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkien edertasun-estereotipoakaz haustea dute xede. Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada.
Pato Mikeleiz Himalaiara egindako bidaia kontatzera eta kantatzera dator.
Urtarrilaren 17tik 31ra, Gorlizko KZguneak “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izeneko ikastaroa eskainiko du. Hala, xedea da ikastea gailu horiek pertsonalizatzen eta sare batera konektatzen ikastea. Horrez gain, Android mugikorren aplikazio desberdinak erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna landuko dute. Betiere, ezinbesteko betekizuna izango da Android gailu bat izatea eta gomendagarria da bertan memoria nahiko edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin. Izena emateko eta informazio gehiagorako hemen.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.