Harribitxi, Besaide, Mayalde eta Roberto Etxebarria taldeak bilduko ditu jaialdiak zapatu honetan, 12:00etan hasi eta iluntzera arte iraungo duten emanaldiakaz. Atzoko eta gaurko musika, zuzenean eta publiko guztiarentzat.
Zapatuan, maiatzaren 10ean, Leioako Mendibile Jauregian ospatuko dute Jatorri Deitura Ardoaren Egunaren bederatzigarren edizioa. Bizkaiko Txakolinak antolatutako ekitaldiak hainbat jarduera eskainiko ditu, hala nola txakolin dastaketak, zuzeneko kontzertuak eta gastronomia.
Umore AUzokaren programazioko ikuskizuna. Kale-antzerkiko ikuskizun komikoa, adin guztietako ikusleentzat! Artista bat, organotxo bat, swing bat eta… zu! Juanek dantza egiten du (edo, hobeto esanda, horretan saiatzen da!). Kalea du bere agertokia. Organotxo xarmagarri batekin eta bertatik sortutako erritmoekin ezin modu aproposagoan kontatzen digu beraren eta ikusleen arteko harremana.
La Pez konpainiaren zigilu nahastezina daraman proposamena: Mintzairen fusioa, publikoarekiko hurbiltasuna eta inprobisazioa.
Australiara abiatu ziren euskaldunen ibilbideari omenaldia.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta, horri begira, euskararen erabilera hauspotzeko hamaika ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udalerri guztietan. Getxon ere martxan jarri dira, eta barikuan, hilaren 9an, ekingo diote motorrak berotzeari, Areetako Xake plazan egingo duten bingo musikalagaz. Hona hemen egunez egun hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenari heltzeko Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek osatutako sustapen batzordeak udalerriko eragileakaz batera antolatutako egitaraua.
Badatoz 2025eko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra, hamaika gauza izango ditugu auzoan: jolasak, kontzertuak, herri bazkaria, azoka, dantzaldia, tailerrak... eta askoz gehiago! Egitarau osoa, hemen.
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.
Barrikak bat egingo du hilaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioagaz, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Hori horrela, udalerriko hainbat elkartek eta tokiko erakundek, horien artean Barrikako Udalak, ekimen honi laguntzeko zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, lip dub bat grabatzea, barikuan, hilaren 9an.
Bihartik, hilaren 29tik, maiatzaren 13ra, Parentesiak jardunaldien bigarren edizioa egingo dute auzoz auzo, EH Bilduren ekimenez. “Getxon ere posible da” lelopean, lau hitzaldi-saio antolatu dituzte, pertsona nagusien zaintza, harrera-ereduak, hiri-mugikortasuna eta turistifikazioaren inguruko hausnarketa sustatzeko asmoz. Antolatzaileek azaldu dutenez, Parentesien bigarren edizio honen helburua herri ezberdinetako errealitateak ezagutzea da, "euren esperientzietatik aberastu eta gurera ekartzeko. Getxon ere posible dela amesteko, sinisteko eta errealitate bihurtzeko".