Ostirala, urtarrilak 26

18:30

Musika eskolaren Kontzertu Txiki

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Musika

3 eta 12 urte bitarteko haurrei bereziki zuzendutako kontzertua. Bertan, Musika Eskolan ematen diren instrumentu guztiak ezagutuko dituzte. Protagonistak ikasle gazteenak izango dira.

Musika eskolaren Kontzertu Txiki Josu Murueta kultur etxea

3 eta 12 urte bitarteko haurrei bereziki zuzendutako kontzertua. Bertan, Musika Eskolan ematen diren instrumentu guztiak ezagutuko dituzte. Protagonistak ikasle gazteenak izango dira.

18:30

Ukelele tailerra

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Ikastaroak eta tailerrak

Plaza mugatuak.Izen-ematea: Goñi PortalenInformazio gehiago: 946 775 541

Ukelele tailerra Goñi Portal kultur etxea

Plaza mugatuak.
Izen-ematea: Goñi Portalen
Informazio gehiago: 946 775 541

19:00

Liburu-aurkezpena: "Francis"

Bentan, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Xabier Susperregi idazleak idatzitako Francis liburuaren aurkezpena egingo dute Bentan. Liburu horretan, narratiba, poesia eta irudiak nahastuz, Vicente Vadillo Santamaría “Francisen” ibilbidea eta bizipenak jaso ditu idazleak, Errenteriako LGTBI+ mugimenduaren borrokari aitortza egin eta urte luzez LGTBI+ mugimenduan aritutako Mikel Martin gogoan izateagaz batera.

Liburu-aurkezpena: "Francis" Bentan

20:30

Kontzertua: "Gorbeia. Kontuak eta kantuak" (Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia)

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Kontuak eta kantuak ikuskizuna gure basoetan sortu ziren antzinako kondairen irakurketan eta interpretazioan datzan ekitaldia da. Kondaira horietako batzuek sei mende luzeko historia dute. Iñaki García Uribek euskal mendi sakratuari buruzko bere liburuetako batetik ateratzen ditu.Gontzal Mendibil Zeanuriko kantautoreak interpretatzen dituen kantuakaz uztartuko dira kondaira horiek, hori guztia Gorbeia lekuko dela. Arabako mendi gailur harroenaren aurrean gaude eta berari eta bere kulturari eskaini diegu lan hau. Gontzal Mendibil (idazlea, musikaria, filosofoa eta aktorea) eta Iñaki García Uribe (ikertzailea eta etnografoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea), abestu eta XXI. mendera arte ahoz aho iritsi diren kontaketa herrikoiak kontatuko dituzte, hau da, gutxienez euskaldunen 11 belaunalditatik igaro diren kontakizunak; zer kontatuko digute kondaira horiek, zer da egiazkoa? Ikuskizuna amaitzean, guztiok elkarrekin abestuko dugu BAGARE “euskal ereserkia”, Gontzalek eta Bittor Kapanagak (euskal Sokrates delakoak) 1974ko abenduan ondu zuten abestia eta Gontzalek, lehendabizikoz, Gorbeiaren lur-azpian interpretatu zuena, Mairulegorretako Euskal Jaian, 1975eko uztailaren 31n. Abeslariak: Iñaki Garcia Uribe (ikertzailea, kontalaria), Gontzal Mendibil (ahotsa, gitarra), Iñaki Dieguez (akordeoia-bandoneoia), Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa).Iraupena: 90′.

Kontzertua: "Gorbeia. Kontuak eta kantuak" (Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia) Kultur Leioa

Kontuak eta kantuak ikuskizuna gure basoetan sortu ziren antzinako kondairen irakurketan eta interpretazioan datzan ekitaldia da. Kondaira horietako batzuek sei mende luzeko historia dute. Iñaki García Uribek euskal mendi sakratuari buruzko bere liburuetako batetik ateratzen ditu.
Gontzal Mendibil Zeanuriko kantautoreak interpretatzen dituen kantuakaz uztartuko dira kondaira horiek, hori guztia Gorbeia lekuko dela. Arabako mendi gailur harroenaren aurrean gaude eta berari eta bere kulturari eskaini diegu lan hau.

Gontzal Mendibil (idazlea, musikaria, filosofoa eta aktorea) eta Iñaki García Uribe (ikertzailea eta etnografoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea), abestu eta XXI. mendera arte ahoz aho iritsi diren kontaketa herrikoiak kontatuko dituzte, hau da, gutxienez euskaldunen 11 belaunalditatik igaro diren kontakizunak; zer kontatuko digute kondaira horiek, zer da egiazkoa?

Ikuskizuna amaitzean, guztiok elkarrekin abestuko dugu BAGARE “euskal ereserkia”, Gontzalek eta Bittor Kapanagak (euskal Sokrates delakoak) 1974ko abenduan ondu zuten abestia eta Gontzalek, lehendabizikoz, Gorbeiaren lur-azpian interpretatu zuena, Mairulegorretako Euskal Jaian, 1975eko uztailaren 31n.

Abeslariak: Iñaki Garcia Uribe (ikertzailea, kontalaria), Gontzal Mendibil (ahotsa, gitarra), Iñaki Dieguez (akordeoia-bandoneoia), Ainhoa Tabuyo (bigarren ahotsa).
Iraupena: 90′.

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

10:00
14:00

Smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko du Gorlizko KZguneak urtarrilean

Gorliz | Ikastaroak eta tailerrak

Urtarrilaren 17tik 31ra, Gorlizko KZguneak “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izeneko ikastaroa eskainiko du. Hala, xedea da ikastea gailu horiek pertsonalizatzen eta sare batera konektatzen ikastea. Horrez gain, Android mugikorren aplikazio desberdinak erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna landuko dute. Betiere, ezinbesteko betekizuna izango da Android gailu bat izatea eta gomendagarria da bertan memoria nahiko edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin. Izena emateko eta informazio gehiagorako hemen​.

Agenda herriak

Egutegia

Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Abuztua
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»