Uda behar bezala agurtzeko parada Sopelan izango da irailaren 20tik 22ra 11. Sopela Kosta Fest jaialdian. Aurten, puntako kirolari eta askotariko jarduerakaz batera, Maruja Limon, Arizona Baby, Bele eta Janus Lester izango dira oholtza gainera igoko diren musikarietako batzuk.
Irailaren 20tik 22ra, Sopela Kosta Fest jaialdia ospatuko dute beste behin. Hala, daborduko ikusgai dago ekintzen programazio osoa, hemen. Hamaikagarren urte honetan, natura, musika eta surfa berriro ere elkartuko dute eta surf, kayak-surf eta waveski lehiaketak nabarmendu dituzte ekintza nagusi gisa, besteak beste. Horiek Barinatxe eta Arriatera hondartzetan egingo dituzte.
Automobil eta motozikletei buruzko argazki bitxiak. Astelehenetik zapatura, 11:00-13:00 eta 16:30-20:00. Antolatzailea: Plentzia Classic Elkartea
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Datorren astean ospatuko dute Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia eta, horren barruan, "Bizkaiko mito musikalak" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Romo Kultur Etxean, gaurtik, hilaren 6tik, irailaren 24ra. Bertan ezagutu ahal izango dira Bizkaian izan diren musikari garrantzitsuenetako batzuk, eta, horien artean, hainbat getxoztar topatuko ditugula iragarri dute antolatzaileek, Itxartuko lagunek.
Irailaren 20an eta 21ean, barikuan eta zapatuan, hainbat ikuskizunek Plentziako kaleak hartuko dituzte Artekale kaleko arte eszenikoen zazpigarren jaialdian. Antzerkia, dantza, instalazioak eta zirkua izango dituzten emanaldiak bihar arratsaldean hasiko dira, eta zapatuan goizetik jarraituko dute udalerriko hainbat txokotan, hala nola portuan, Ontziola plazan, Eleiz plazan edo Azurtegiondon.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.