Datorren ekainaren 20an, barikuan, Armintzako Portua 2025eko Txalaparta biraren abiapuntua izango da, Uribe Kostako hainbat herritan zehar txalapartaren soinua eta giroa eramango duen bira. Hitzordua 17:30etan hasiko da Armintzako Portuan, eta adin guztietako lemoiztarrak hurbildu daitezke musika tresna tradizional honetaz gozatzera.
Araldi Ballet Taldearen eta Itxas Eder Dantza Taldearen erakustaldia.
Araldik antolatuta.
Badatoz Leioako sanjoanak! Hurrengo asteetan ez zereginik faltako Leioan. batetik, aste-akabu honetan, jaien aurrekoa ospatuko dute kuadrillek Antzinako Egunean, baina onena hurrengo barikuan hasiko da, hilaren 20an, San Juan jaien hasieragaz. Hemen duzue egitaraua egunez egun.
Udari hasiera ofiziala emateko atzera-kontaketa hasi da, eta, horregaz batera, garaiko jai gozagarriei ere! Hala, Zubiletako jaiek emango diete festen segidari Getxon ekainaren 20tik 23ra, San Juan jaiakaz.
Ekainak 20, barikua 18:30 Kalejira eta txalaparta, Goierri Bizirik eta Ttakunerre elkarteen eskutik. 19:00 Txupinazoa eta pregoiaren irakurketa, Gertuko elkartearen eskutik. 19:30 Barrikako Tribiala, Uribe Kostako berbalagunen eskutik. 20:30 Ttipika Dantza gidatuak. 20:30 Sardina-jana eta sagardo festa. 21:30 Kontzertua: Moskor Alaiak. 23:30 Kontzertua: Urban Tones. Ekainak 21, zapatua 10:00–15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak 11:30ean, Udaletxeko plazan. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 13:00 Kontzertua: Er Duende & Tonians eta Urbi Selektah. 16:30 Mus Txapelketa, Nagusien etxean. 17:30 Sukalkien sari-banaketa. 18:00 Familia-ikuskizuna: Matraka Culinary (Trakamatraka). 19:30 Disko festa: Esna Gazte. 22:00 Kontzertua: Fito & Fitipaldis tributu-banda (Wilson & Wilsonetis). 23:30 Erromeria: Sastraka. Ekainak 22, domeka 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka. 12:00 Haurrentzako puzgarriak. 12:00 Igel toka Txapelketa, Jubibarrikaren eskutik. 12:00 Euskal dantzak, Emakumeen Hitza elkartearen eskutik. 12:30 Trikipoteoa: Zuzterrak. 18:00 Zirku-ikuskizuna: Bidaibizitzen (Zirkun Zirko). 19:00 Dantza plaza: Patxi Perez konpainia. 19:00 Saiheski-jana. Ekainak 23, astelehena 19:00 Familia-diskofesta: Arima. 21:30 Txokolate jana, Gure ixerdia elkartearen eskutik. 21:30 Tai Xi erakustaldia. 22:00 Txalaparta ikuskizuna, Ttakurrene elkartearen eskutik. 22:30 San Juan gaua ikuskizuna: Gerora (Meñakoz dantza taldea). Ekainak 24, martitzena 11:00 Meza nagusia. 12:00 Agurra: Emakumeen Hitza dantza taldearen eskutik. 12:00 Kontzertu korala: Aita Gotzon (Barrika) eta Lagun artea (Sopela). 14:30 Herri-bazkaria. Izena emateko epea: ekainaren 17ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik eguenera, 17:00-20:00 eta barikuetan, 10:00-13:00.