Kolonbia, Errumania, Senegal, Maroko edo Euskadiko selekzioak arituko dira beste askoren artean aurten Leioan; izan ere, herriko udako kirol-hitzordu sozialenetako bat abiatuko dute zapatuan, Sarrienako udal-zelaian, 17:00etan egingo den inaugurazio-ekitaldiagaz. Jarraian, lehen norgehiagokak jokatuko dituzte, eta txapelketa bost aste-akabutan zehar egingo da, final handiak abuztuaren 2an jokatu arte.
Sopelako jaiak inoiz baino hurbilago daude: ekainaren 26tik 29ra herri osoa batuko da udari festa eta aldarrikapen giroan hasiera emateko. Hona hemen txosna-batzordeko eta Udaleko egitarauak, oso-osorik. Gorde indarrak jai-egun zoroetarako!
Getxo Eszena Kalean zikloaren bigarren edizioa joan den maiatzaren 3an abiatu zen, eta daborduko hiru saio egin dituzte. Hala ere, oraindino badago zertaz gozatu, uztailaren 26ra arte, zapaturo, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoak ekarriko baititu Areetako Xake plazako anfiteatrora.
Barikuan eta zapatuan Kukularra auzoko festak ospatzeko egitarau oparoa prestatu du bertako jai-batzordeak. Aurten ere, auzotarren artean jaiak berpizteko ahaleginari eutsiko diote eta egun biko egitaraua prestatu dute horretarako.
Azkenean heldu da Gorlizko Aratz Dantza Taldeko datarik garrantzitsuena: aste-akabu honetan euren 45 urteak ospatuko dituzte! Urteurrena jai giroan gozatzeko asmoz, ekainaren 28an, zapatu honetan, dantzaldi eta erromeria bat egingo dute. Gainera, egun berezi hori San Pedro egun bereziagaz ere elkartuko da. Hala, 29an, domekan, dantzaldia, sardinada eta zezensuzkoa ere egongo da San Pedro Plazan.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |