Domeka honetan, irailaren 21ean, Etzandarri mendi talde lemoiztarrak txangoa antolatu du Anboto mendilerrora, Atxurditik (740) eta Atxardetik (785) pasatuz. Zailtasuna erreza-ertaina izango da, igoera bertikala bidezidorretik egingo dutelako. Armintzako autobus geltokitik 09:30ean abiatuko dira taldeak antolatutako kotxeetan, eta arrastian izango da buelta, 17:00ak aldera.
Udazkenari ongietorria emateko, irailaren 21ean, domekan, Algorta euskal kulturaren erdigune bihurtuko dute Hitzaren Dantza ekimenaren 11. edizioan. Euskara eta euskal kultura lokarri, egun osoko ospakizuna prestatu dute Algortako Bertsolari Eskolako antolatzaileek, bertso, kantu eta dantzak batuz.
Danele Sarriugarte idazleak eta Miren Narbaiza ‘Mice’ musikariak Kaixo, Karis izeneko ikuskizuna aurkeztuko dute.
Udari agur esateko, Sopela Kosta Fest jaialdia antolatu du beste urte batez Sopelako Udalak. Aurten, 12. aldia izango da, eta irailaren 19tik 21era egingo dute ,eta berritasun gisa, Larrabasterrako Urgitxieta plazara lekualdatu dute estreinakoz jaialdia.
Irailaren 18tik 21era, Sopela Kosta Fest jaialdia bueltatuko da surfaren udalerrira. Hala, jaialdiaren bosgarren urtean ehunka lagun bilduko dira Barinatxe eta Arriatera hondartzetan zein Larrabasterrako gune nagusietan, kirola, ingurumenaren aldeko jarduerak, tailerrak eta kontzertuak uztartuz. Ekintza gehienetan aldez aurretik izena eman beharko da, irailaren 8tik 16ra bitartean, jaialdiaren webgunean.
Artatzaganeko auzoak hiru egunez jai giroa biziko du, irailaren 19tik 21era, hainbat ekitaldi eta jarduera eskainiko dituen egitarauari esker. Musika, herri-bazkariak, tailerrak eta familiei zuzendutako ekintzak izango dira nagusi egun horietan.
Irailaren 18tik 21era, Portu Zaharreko zelaigunean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |