Umorezko ikuskizuna da familia osoarentzat. Bertan, antzerki-dokumental formatuan, hobeto ezagutuko dugu eta gure bizilagun ornogabe txikiak errespetatzen eta baloratzen ikasiko dugu. Bere koloreagatik eta erritmoagatik harritzen duen antzezlana da eta, gainera, haurrei ingurumena zaintzearen garrantzia erakusten die. Sarrera: 10 euro
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin.
Hizkuntza: Euskara
Otsaila heltzeagaz batera, inauterien giroak Barrika hartu du, eta daborduko prest dago barrikoztarrak hilaren 13an eta 15 elkartuko dituen programa. Aurten, azoka, umeentzako tailerrak eta ohiko torrada lehiaketa izango dituzte, besteak beste.
Sopelako kaleak inauteri-giroz beteko dituzte hilaren 13tik 17ra bitartean, Urgietxeta plazan. Umorezko ikuskizunak, azoka, maskarada, txaranga eta mozorro-lehiaketa izango dira egitarauaren ardatz nagusiak, publiko guztientzako proposamenakaz.