Aste-akabua hastear dago eta herritik eta eskualdetik mugitu gabe zer egin ugari izango da, galduko duzu? Hurrengo orduetako hitzorduetako ardatza martxoaren 8a eta Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, hemen dituzu egun horretako deialdi guztiak. Eta hemen agenda osorik, herriz herri.
Astea amaitzear dugu eta oraindik ez duzu erabaki zer egin? Publiko guztientzako hainbat proposamen bildu ditugu hemen, eskualdetik mugitu beharrik gabe gainera; zeinetara joango zara? Hemen agenda osorik, herriz herri.
Martzel Do Nascimento Goiriaren "Jainko Bakarra" erakusketa orainari buruzko errealitatea eta bestelako etorkizun posibleak irudikatzeko aukera aztertzen duen pintura bilduma da. Ikuspegi materialista batetik itxaropen ezaren eta aldaketak pentsarazteko bizi-bultzadaren arteko gorabehera emozionaletik sortzen da proiektua. Mihisean egindako teknika mistodun lanek aurkakoen arteko tentsiotik eraikitzen dira: geometrikoaren eta organikoaren artekoa, oreka eta gatazka, eustea eta bulkada. Beltzaren eta laranjaren presentzia etengabeak izaera narratiboa hartzen du, pentsamendu material eta emozionalaren ariketa jarrai gisa funtzionatzen duen elkarbizitza kromatiko bat sortuz.