Uribe Kostako herritar euskaldunak dinamizatzeko eta saretzeko ekimena hartuko du Plentziako Jai Alai pilotalekuak martxoaren 5ean. Eskualdeko euskara-elkarteek eta eragileek hizkuntza hauspotu eta ikasi gura duten 400 lagun batzeko asmoa agertu dute.
Martzel Do Nascimento Goiriaren "Jainko Bakarra" erakusketa orainari buruzko errealitatea eta bestelako etorkizun posibleak irudikatzeko aukera aztertzen duen pintura bilduma da. Ikuspegi materialista batetik itxaropen ezaren eta aldaketak pentsarazteko bizi-bultzadaren arteko gorabehera emozionaletik sortzen da proiektua. Mihisean egindako teknika mistodun lanek aurkakoen arteko tentsiotik eraikitzen dira: geometrikoaren eta organikoaren artekoa, oreka eta gatazka, eustea eta bulkada. Beltzaren eta laranjaren presentzia etengabeak izaera narratiboa hartzen du, pentsamendu material eta emozionalaren ariketa jarrai gisa funtzionatzen duen elkarbizitza kromatiko bat sortuz.