AEK-k daborduko prest du 24. KORRIKAren ibilbidea. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik, eta 11 egunez eta 10 gauez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, martxoaren 29an amaituko da Bilbon. Guztira, 2.175 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 3.436 lekuko-hartze aurreikusi dira.
Hizkuntza: Euskara
Surf zinemari eskainitako Estatuko hitzordu nagusietakoa martxoaren 18tik 22ra egingo da Getxon eta Bilbon, eta XI. edizio honek musikaren alde egin duen "apustu handia" nabarmendu dute antolatzaileek, Bilbao Arena eszenatoki nagusietako bat izango baita aurtengo agerlekuetako bat.