Aurtengo Karmen jaiak uztailaren 16tik eta 19ra ospatuko dituzte Plentzian. Egun horietarako ohiko itsas-prozesioa eta jai-giroan murgiltzeoko hainbat ekintza antolatu dituzte, hala nola sardina-jana, kantujira, zezensuzkoa edo eskupilota partidak.
Santa Mariñe eguna heltzear dago eta urduliztarrek jardueraz betetako egitarauagaz ospatuko dute tradizioz betetako egun hau.
Plentzian Madalenak ez dira nolanahiko jaiak. Uztailaren 18an abiatuko diren Madalentxu Egunetik hasita, uztailaren 22ko eguneko ospakizun handira arte, hainbat jarduera prestatu dituzte Plentzian herritarrek aspertzeko aukerarik izan ez dezaten: zezensuzkoak, kirol-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, musika...
Uztailaren 17tik 19ra bitartean, uztaileko hirugarren aste honetan, hainbat jarduerakaz ospatuko dituzte erandioztarrek Asuko jaiak, giro-onagaz gozatzeko asmoagaz helduko dira erandioztarrentzat.
Armintzako Karmengo jaiak uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte aurten, kuadrillen eguna, mozorroak, herri-bazkaria... 18ko Txapel Reggae izango da hitzordu nagusietako bat.
Sopelako Karmen jaiak uztailaren 15etik 19ra ospatuko dituzte. Aurten, Kiribile Sopelako Eraztun Berdearen Aldeko Elkartea arduratuko da pregoia irakurtzeaz eta txupina botatzeaz. Musika-eskaintzari dagokionez, Etzakit, Rise to Fall, The Clams, Okiro Kume, Manny Calavera, Ziin and The Melody Breakers eta Xiberoots taldeek joko dute, eta Losa Gainean kontzertuak ere egingo dituzte txosnagunean.