Ez da lehenengo aldia hilabete gutxitan Getxoko Lehen Instantzia eta Instrukzioko 5. epaitegiko titularra aldatzen dutela; ohikoak omen dira aldaketak arlo judizialean, adituek diotenez. Hala, Ignacio de la Mata epaileak aztertu zuen lehendabiziko aldiz Gazteluetako ikasle ohiak jarritako salaketa; uda aldean, berriz, Sara Montesek hartu zuen horren lekua.