Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Eguna: astea, hilabetea, urtea...

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 3a, 08:00

© TOPAGUNEA

Atzo, gaur eta bihar. Herritarrek, elkarteek eta erakundeek. Beharginek, lanbakoek eta erretirodunek. Amama-aititek, gurasoek eta umeek. Alderdi politikoek, herri-mugimenduek eta bestelako horiek. Bertokoek, bertokotu direnek eta etorriko direnek. Mihiz, belarriz eta buru-bihotzez. Astiro, zure martxan eta arin. Ondo esandakoak, erdizka esandakoak eta txarto esandakoak. Zuzen, egoki eta jator. Buruhausteak, okerrak eta gozamenak. Erabiliz, ikasiz eta jardunez. Pentsamenduz, idatziz eta ahoz. Paperean, agerkari digitalean... eta irratian ere gurako genuke! Zuk eta biok, HIRUKAn: Uribe Kosta euskaraz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun