Bihar, zapatuan, Itsas Martxaren laugarren edizioa egingo du Uribe Kostako Etxeratek, Plentziako Badian. Ekimena goizeko 12:30ean hasiko da, Plentziako metro-geltokian, espetxean zendutako Kepa del Hoyo galdakaoztarrari omenaldi bat eginez. Ondoren, manifestazioan abiatuko dira itsasadarrera, bertan ontziak hartu eta badiaraino joateko. Antolakuntzak gogorarazi duenez, Itsas Martxak bat egiten du "urtero legez, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen aldeko hondartzetako mobilizazioakaz".
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Irailaren 21etik 24ra arte egingo da Sopela Kosta Fest jaialdia. Daborduko surfari buruzko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute antolatzaileek: lanak irailaren 3ra arte aurkez daitezke. Guztira, 1.000 euro banatuko dira saritan: lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro "Taula lila” alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko film lab urrek parte hartuko dute, eta "emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere", udal-iturriek adierazi dutenez.
Itzubaltzeta/Romon eta Pinuetan, uztailaren 30ean emango diete hasiera jaiei; ospakizunak abuztuaren 6ra arte iraungo dute.
Santo Domingo jaien barruan egingo dute Berangoko Bakailao Jai Herrikoia, domeka honetan, abuztuaren 6an.
Aste-akabu honetan, Gorlizko Andra Mari auzoan izango dira jaiak; ekitaldi ugari egongo da, abuztuaren 4tik 6ra arte.