Datorren eguaztenean, abenduaren 19an, Erandioko irakurle-kluba bisitatuko du Esther Zorrozua idazle berangoztarrak. "Vida secreta del ornitorrinco" bere azken liburuaren gainean berba egingo du. Hitzordua 19:00etan izango da, Altzagako liburutegian.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.
Lotsagarria iruditzen zaigu guztion diruarekin zinegotzioi Gabonetako otarrak ematea, lotsagarriak iruditzen zaizkigun pribilegio horiek ezabatu nahi ditugu, urtero ekimenak egiten ditugu baina PNV-PSE-PPk eta C´sek euren otarra nahi dute eta beti pribilegioei eusten diete. Zer iruditzen zaizue? Idatzi zure iritzia eta gure gabon otarren zozketan parte hartuko duzu. Zuenak dira, baina denei ezin dizkizuegunez itzuli, gure 6 otarrak zozkatuko ditugu. Anima zaitez eta bidali zure iritzia. PARTE HARTZEKO: Erantzun mezu honi (Abenduaren 20ko eguerdiko, 12ak baino arinago) pribilegio hauen inguruan zuen iritzia ematen: Facebooken eta ekintza partekatu. Instagramen (@ehbildugetxo) eta ekintza partekatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin twitterren (@GetxokoEH Bildu) eta bertxiokatu #Getxonpribilegiorikez traolarekin. Getxoko EH Bilduren whatsappean (665 73 24 91). Emailez. getxokoehbildu@gmail.com. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra pribilegio hauen inguruko ZURE IRITZIA EMATEA eta partekatzea izango da. ZOZKETA ABENDUAREN 20AN EGINGO DUGU, (ZUEKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA ZUEK ERABILITAKO BIDETIK) ETA 21ean OTARRA JASO BEHARKO DUZU. PRIBILEGIOEI STOP!
Ganemos Erandio plataformak "Hemen denok jolastuko dugu" kanpaina abiatu du, Erandioko elkarteentzako jostailuak batu eta "Gabonetan, neska-mutil bat ere gera ez dadin jostailu barik". Iaz egin zuten lehenengo aldiz eta lortutako arrakasta dela eta, aurten ere egingo dute.
Gabonetako kontsumoari aurre egin guran, doako azoka antolatu du Itzubaltzeta/Romoko Matraka gazte asanbladak. Hala, norberak erabiltzen ez dituen gauzak Etxe Merkean uzteko deia egin dute, ondoren egingo duten azokan behar duenak behar duena har dezan.