Kukularra auzoari egokituko zaio 2019. urteko Kanpomartxoa hartzea martxoaren 24an; hau da, Altzaga Ikastolaren inguruari, ikastetxeak 50 urte bete berri dituen honetan. 1994an hasi zen Erandioko Berbots euskara-taldea jaia antolatzen, sortu eta urtebetera.
Datorren urriaren 17an, bosgarren ikasturteari ekingo dio Erandioko Emakumeen Jabekuntza Eskolak, datorren urteko ekainaren 7ra arte.
Urriaren 15etik martxoaren 31ra irekita egongo da 13. Punta Galea Challenge surf-txapelketaren itxarote-denbora. Iazko arrakastaren ondoren, proban izango dira berriro ere munduko olatu handien surflari onenak.