Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Unai Iturriaga eta Dani Fano marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileak hala komikigintzan, gidoigintzan nola bertsolaritzan (ez nahitaez ordena horretan), eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak proposatutako gaiei. Ezetz barrerik egin gabe amaitu saioa.
Objetu sinpleek bizitza hartu eta musika bihurtzen dituen mundua. Musika bihurtutako zaborra: luteria, birziklatzea eta musika-sormena. Gizarte honek baztertzen dituen objektuakaz egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Itzubaltzeta/Romoko ekitaldien ondoren, Getxoko Andra Mari auzoak hartuko dio lekukoa udalerriko aste kulturalen egitasmoari. Hala, irailaren 9tik 12ra bitartean, askotariko ekintzak egongo dira auzoan. Pandemia-egoera dela eta, ikuskizunetarako izena ematea beharrezkoa izango dela ohartarazi du jai-batzordeak. Horretarako, hemen.