Larunbata, abenduak 4



17:00

Umeentzako zinema: "Oltxiak"

Kultur Leioa, Leioa | Zinema eta bideo-emanaldiak

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Umeentzako zinema: "Oltxiak" Kultur Leioa

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute.

Baina gauzak ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.


18:00

Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Zoro Gaitezen ikusizuna"

Barrikako udaletxeko plazan, Barrika | Bertsolaritza

Euskararen Egunaren harira eta Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, Barrikan izango dira abenduaren 4an, zapatua, arratsaldeko 18:00etan. Udaletxeko plazan izango da eta karpa bat jarriko dute denok babespean egoteko. Horrela eguraldi ona zein zatarra izan festa egingo dute!

Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Zoro Gaitezen ikusizuna" Barrikako udaletxeko plazan

Euskararen Egunaren harira eta Uribe Kostako Mankomunitateak antolatuta, Barrikan izango dira abenduaren 4an, zapatua, arratsaldeko 18:00etan. Udaletxeko plazan izango da eta karpa bat jarriko dute denok babespean egoteko. Horrela eguraldi ona zein zatarra izan festa egingo dute!


19:00

Pintxada: Ska, Rocksteady eta Reggae

Abian kultur elkartea, Getxo | Musika

Pintxada: Ska, Rocksteady eta Reggae Abian kultur elkartea

19:00

Kontzertua: Korrotziren "Koplakariak"

Berango Antzokia, Berango | Musika

Sarrera 4 euro.

Kontzertua: Korrotziren "Koplakariak" Berango Antzokia

Sarrera 4 euro.


20:00

Zinema: "Ilargi guztiak"

Kultur Leioa, Leioa | Zinema eta bideo-emanaldiak

Sinopsia:  Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin 'betiko' bizitzera behartuz. Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean. ‘Ilargi Guztiak’ fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz.

Zinema: "Ilargi guztiak" Kultur Leioa

Sinopsia: 

Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, neskatxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin 'betiko' bizitzera behartuz.

Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean.

‘Ilargi Guztiak’ fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz.


20:00

Antzerkia: "Atzera "Maitasunaren itxiera"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria. Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean. Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez. Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy eta Danele Sarriugarte Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy Zuzendari laguntzailea: Lucia Astigarraga Eskerrik asko: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze Sarrera: 5 euro

Antzerkia: "Atzera "Maitasunaren itxiera" Kurtzio kultur etxea

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena-zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria.

Maitasunaren itxiera lanean bikote baten elkarrizketa latza ikusiko dugu. Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina... horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.

  • Testua, zuzendaritza, eszenografia, argiak eta jantziak: Pascal Rambert
  • Itzulpena eta bertsioa: Eneko Sagardoy eta Danele Sarriugarte
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy
  • Zuzendari laguntzailea: Lucia Astigarraga
  • Eskerrik asko: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze

Sarrera: 5 euro


22:00

Kontzertua: Nøgen

Ontziola plaza, Plentzia | Musika

Sarrerak doakoak izango dira edukiera bete arte (200 pertsona) eta Goñi Portalen (946 775 541) edo turismo bulegoan (946 774 199) erreserbatu beharko dira. Euria egiten badu kontzertua eskolako patioan egingo da.

Kontzertua: Nøgen Ontziola plaza

Sarrerak doakoak izango dira edukiera bete arte (200 pertsona) eta Goñi Portalen (946 775 541) edo turismo bulegoan (946 774 199) erreserbatu beharko dira.

Euria egiten badu kontzertua eskolako patioan egingo da.



01:00
23:59

"Haurren aurrean, helduok heldu" ekimena

Getxoko hainbat puntutan, Getxo | Bestelakoak

Zure seme edo alabak euskaraz egingo du, zu beste helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaitu! Non egingo dute? Helduak eta umeak elkartzen diren hurrengo guneetan: labur.eus/NX1IK

"Haurren aurrean, helduok heldu" ekimena Getxoko hainbat puntutan

Zure seme edo alabak euskaraz egingo du, zu beste helduekin euskaraz egiten eta ondo pasatzen ikusten bazaitu!

Non egingo dute? Helduak eta umeak elkartzen diren hurrengo guneetan: labur.eus/NX1IK



20:00
23:50

Algortako Aste Kulturala

Algortako Bihotz Alai plaza, Getxo | Jaiak

Aste akabu honetan izango diren Hezetasuna auzoko ekintzen lekukoa hartuko du Algortako Aste Kulturalak abenduaren 3an. Izan ere, zazpi egunez, askotariko ekimenak egingo dituzte Bihotz Alai plazan; kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, bertso-saioa, eta beste hamaika aukera egongo dira, doan. Horietaz gozatu ahal izateko, baina, antolatzaileek "laster" zabalduko duten lotura batean izena eman beharko da.

Algortako Aste Kulturala Algortako Bihotz Alai plaza

Aste akabu honetan izango diren Hezetasuna auzoko ekintzen lekukoa hartuko du Algortako Aste Kulturalak abenduaren 3an. Izan ere, zazpi egunez, askotariko ekimenak egingo dituzte Bihotz Alai plazan; kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, bertso-saioa, eta beste hamaika aukera egongo dira, doan. Horietaz gozatu ahal izateko, baina, antolatzaileek "laster" zabalduko duten lotura batean izena eman beharko da.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»