Erandioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du gaur, aste-akabuan gizon batek bere bikotekidea jipoitu duela salatzeko. Erandioko metroko plazan elkartuko dira 19:00etan, gertaera salatu eta biktimari elkartasuna adierazteko. "Sistema patriarkalak etxeak gune ez-seguruak bihurtzen dituen bitartean, guztion ardura eta erantzukizuna da indarkeria matxista geldiaraztea", aldarrikatu dute elkarretarazteko deialdian, eta, gaineratu dutenez, "nazkatuta" daude instituzio eta erakunde publikoen inefikaziagaz.
Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.