Domeka honetan, hilaren 19an, Uribe Kostako itsaslabarrak korrikalariz eta mendizalez beteko ditu Kosta Trail lasterketak. Bi urteko geldialdiaren ostean, eskualdeko mendi-lasterketa ezaguna bueltan dator; bere izaera solidarioagaz jarraituta, aurtengo izen-emateetatik batzen duten dirua Gaituz Sport elkarteari emango diote dohaintzan.
Bueltan dago Uribe Kostako itsaslabarretatik egiten den lasterketa solidarioa. Hamaseigarren edizioa ekainaren 19an egingo dute edonorentzako moduko hiru kategoriagaz: mendi-maratoi erdia, mendi-martxa eta familia-martxa. Aurreko edizioetan bezala, kirol-egokitua sustatzen duen GaituzSport Fundazioarentzako bideratuko dute izen-emateetatik ateratako dirua. Gainera, aurtengo probaren aztarna ekologikoa murriztuko dutela iragarri dute antolatzaileek.
Udako atarian gaudela, jaiei begira jarri da jada Algorako Portu Zaharra. Hala, domekan, ekainak 19, Gorpuzti jaia ospatuko dute kostaldeko auzo horretan, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Doan.
Erakusketa osatzen duten 20 panelek museoaren etorkizuneko informazio arkitektoniko eta museografikoa jasotzen dute. Bertan, Asier Gómez argazkigilearen museoko piezen irudi-bilduma ere ikusi ahalko da hilaren 30a arte.
Dantza Getxotar Astearen 28. edizioak herriko akademietako eta dantza eskoletako adin anitzeko 200 ikasle baino gehiago biltzen ditu. Lau egunetan zehar, ikasturtean zehar landu dituzten dantza garaikideko, klasikoko eta neoklasikoko koreografiak, flamenkoa eta estilo modernoak erakutsiko dizkigute Muxikebarrin. Ekainak 15 ANNE MARKOARTU (19:00) Ekainak 16 ESTUDIO DE BALLET CARMEN VERA (19:00) Ekainak 17 ESCUELA DE DANZA PORTÉ (19:00) Ekainak 18 DANTZARTE (12:00) / UTOPIAN-CONCHI SALINAS (19:30) Ekainak 19 ANA LARA DANTZA ESKOLA (12:00)/ ESTUDIO DANCO (16:30)/ ESCUELA FLAMENCA DE LAS ARENAS (19:30)
Aste-akabu honetan hasiko dituzte Leioako jaietako jarduerak Antzinako Egunagaz, eta hurrengo astera arte luzatuko dute egitaraua ederto pasatzeko aukera kontaezinakaz. Gainera, barikuan, Leioako Mendi taldeak V. Eskalada Topaketa egingo du, eta Mendibile jauregian Txakolina & Musika kontzertuak eta dastaketak egingo dituzte. Aurten, Udalak arreta berezia jarriko du herritarren segurtasuna bermatzeko eta, batez ere, sexu-erasoak eragozteko; horretarako, besteak beste, eragile morearen figura sortu dute.
Aurten, inoiz baino lehenago hasi dira Barrikan San Juan jaiak. Izan ere, ekainaren 11tik ospakizunen usaina protagonista da kostaldeko herri horretan; besteak beste, VI. Argazkilaritza Rally Digitala egin dute, baita benjamin eta alebin mailako tenis txapelketari hasiera eman ere. Dena dela, ekitaldi berezi horien ondoren, barikuan, ekainaren 17an, emango diote sanjoanei hasiera ofiziala, 19:00etan, txupinaren jaurtiketagaz.