Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”.
Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da.
Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da.
Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu.
Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.