Tailer praktikoa eta denboraldi laburretan ingelesez hitz egiteko. Dinamizatzailea: Heather Weller
Julen Leturiondo 21 urteko eibartarraren proiektu artistiko-musikala da JULEN. Bere naturaltasuna, sinpletasuna eta agertokian erakusten duen elegantzia dira ahots boteretsu eta berezi hori berezi bihurtzen dutenak. Estudioko lanik argitaratu gabe, babes handia lortu du hedabideetan eta publiko orokorrean. Gainera, Olatz Salvador edo Anne Lukin bezalako ahots handientzako kontzertuak ireki ditu eta aurten Kutxa Kultur Musika 2022 programan aukeratu dute. Iraupena: 75 min. Sarrerak: 8 euro.
Ramuntchoren musika intzidentala Gabriel Piernék idatzi zuen 1908an, Pierre Lotiren Ramuntcho eleberriaren bertsio eszeniko baterako. 1910ean, Piernék bi orkestra suitetan moldatu zuen musika. Euskadiko Orkestrak 1. suitea interpretatuko du, eta konposizioa malenkoniatsua bada ere, suite horietako protagonista nagusietako bat Oberturaren lehen erdian agertzen den zortzikoaren erritmo boskoitza da. Pablo Sorozabal ez zen lied-aren laborari handia izan, baina bai Alemaniako kulturaren miresle handia, Leipzigen bizi izan zen urteei eta hizkuntza menderatzeari esker. Heinrich Heine poeta erromantiko handiaren poesiak erakartzen zuen. Eta 1927an Jose Arregik euskaratutako Heine 'ren Olerkiak bere poema bilduma ezagutu zuenean, horietako batzuk aukeratu eta musika jarri zien, jatorrizkoan inspiratuz, baina liederren testu gisa Arregiren bertsioak erabiliz. Horiei Sorozabalek gaztelaniazko letra gehitu zien. Bere musika euskal erritmo eta modulazioz beteta dago. Lied bakoitza bere lagunen bati eskainia dago, denak euskal kulturako pertsona ospetsuak. Iraupena: 76 min. Sarrera: 20 euro.
Barrikako Aita Gotzon Abesbatzak, Herriko Abestiak Abesbatzak (Portugalete) eta Hala Dzipo Abesbatzak (Barakaldo) kontzertua eskainiko dute maiatzaren 19an, barikuan, arrastiko 20:00etan, Andra Mari elizan.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Hurrengo astean, Umore Azoka Leioara bueltatuko da askotariko ikuskizunakaz. Guztira, 43 konpainik parte hartuko dute eta horien artean 90 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte, tartean, 16 estreinaldiak izango dira.
Aurten ere, Berangok atzera egin eta Erdi Arora egingo du salto, maiatzaren 19tik 21era. Zaldunak, merkatariak eta juglareak hurreratuko dira udalerrira astebete barru, Moreaga parkea iraganeko garai horretako erdigune bihurtuz. Hala, aste-akabu horretan, kalejirak, musika, tailerrak, berbaldiak, umeentzako jolasak eta erakusketak egongo dira, baita askotariko produktuak erosteko postutxoak, besteak beste.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com