Bihartik, barikutik, hasita, eta asteburu bitan zehar, haur eta familientzako aire zabaleko kultura-programazioa nagusi izango da Getxo udalerrian. TxikiFest izeneko jaialdiaren egitarauak hainbat diziplinatako arte eszenikoen doako ikuskizunak eta parte hartzeko ekintzak izango ditu, hala nola arte plastikoetako tailerrak, bertsolaritza eta ahozkotasun dinamikak, ginkanak, jolasguneak eta irakurzaletasuna sustatzeko guneak, besteak beste.
Egitaraua: OSTIRALA, 2 "Los Chimberos" 18:00 Frontoian LARUNBATA, 3 Haur animazioa: 12:00-14:00// 18.00-20:00 Tenis ondoko aparkalekuan 18:00 "Mr JL Band" Frontoian IGANDEA, 4 12:00 "DJ Xaibor" Tenis ondoko aparkalekuan 18:00 "Liuba eta Oliver magoak" Frontoian Ondoren globoflexia tailerra ASTEBURU OSOAN: Ohe elastikoak eta wipe out. Tenis ondoko aparkalekuan Ostirala: 17:00-22:00 Larunbata: 11:00-24:00 Igandea: 11:00-20:00 Ekimen guztiak dohan dira
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Txorierriko Bifor Jai Batzordeak dena dauka prest barikuan txupina jaurti eta auzoko festei hasiera emateko. Domekara bitartean, txorierritarrek lehiaketak, kirolak, musika eta beste hainbat jarduera izango dituzte ezin baino hobeto pasatzeko. Hemen duzue aste-akabuko egitaraua.