Musika kalera aterako da ekainaren 9an Leioako Musika Eskolako ikasleen eskutik. Leioztarrak musika gerturatzeko eta ikasturtean zehar egin duten lanaren partaide egiteko asmoz, Musika Eskolako ikasleak geletatik aterako dira herriko hainbat tokitan kontzertu txikiak eskaintzeko: Estartetxe kalea, Udaletxean, Iparragirre etorbidea, Sabino Arana eta Udondoko bulebarra. 18:30etik aurrera gitarrak, akordeoiak, klarineteak, fagoteak, oboeak, saxofoiak, txistuak, perkusioa, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, tronpeta, tronboiak, tronpak eta pianoak entzun ahal izango dira. Jaialdia Jose Ramon Aketxe Plazan emango duten kontzertuagaz amaituko da. Aukera ezin hobea musikaz gozatzeko eta Leioako Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko.
Poteo feminista. Ordua: 19:00 Lekua: Batela tabernatik hasita Bertsolariak: Josune Aramendi Paule Ixiar Loizaga Antolatzaileak: Plentziako Udala Kultur bitartekaria: Lanku
Iratzar eta Bidean erromeriek eta Txerri Ugerrak eta Kilimak taldeen kontzertuek jarriko diote musika bihartik domekara bitartean ospatuko dituzten Gorpuzti festei. Hurrengo lau egunetan Erandiogoikoko herritarrek ederto pasatzeko hamaika aukera prestatu dituzte Jai Batzordeko kideek. Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Egunotan, musika kalera aterako dute Erandion. Auzoetako plazak eta kaleak doinuz beteko dituzte Erandioko Musika Eskolako ikasleek eta beste hainbat taldek hilaren 30era bitartean: bandak, rock taldeak, umeentzako musika, musika klasikoa... Hemen duzue hurrengo egunetarako egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Gorlizko ikastetxeko patioan. Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Ekainaren 9an eta 16an.
Algortak hartuko du aste-akabu honetan TxikiFesten lekukoa. Gaurtik, barikutik, domekara bitartean, haurrentzako eta familientzako programazioa izango da protagonista nagusia aire zabaleko jaialdi honetan. Ekitaldiak doakoak izango dira, eta hainbat diziplinatako arte eszenikoak ikusi ahal izango dira. Gainera, parte hartzeko aukera eskainiko duten jarduerak egongo dira, hala nola arte plastikoen, bertsolaritzaren eta ahozkotasunaren tailerrak, gymkhanak, jolasguneak eta irakurketarako animazio-guneak.