Dantza, ohiturak eta kultura egun berdin batean elkartuko dute aurtengo Gorlizko Folklore Eguneko 4. edizioan. Udalerriko Iberreta plazan ospatuko dute ekimena arratsaldeko 20:00etan, uztailaren 1ean, zapatuan. Aurten Gorlizko Aratz Dantza Taldeak eta Txileko Chile Lindo talde folklorikoak parte hartuko dute; hala, Euskal Herriko eta Txileko dantza tradizionalez gozatzeko aukera izango dute ikusleek.
Eguna Taldea Sarrera Ekainak 28 (asteazkena) Talde lehiaketa: Vincent Meisner Trío Jazzmeia Horn 12€ Ekainak 29 (osteguna) Talde lehiaketa: Víctor Carrascosa Quartet Kurt Elling 18€ Ekainak 30 (ostirala) Talde lehiaketa: Giulio Ottanelli Quartet Marc Ribot "Ceramic Dog" 12€ Uztailak 1 (larunbata) Talde lehiaketa: Jarecki Jazz Octet Al Di Meola Acoustic Trío 22€ Uztailak 2 (igandea) Talde lehiaketako irabazlea Dave Holland 22€
Gaur emango diote hasiera Sopelako sanpedroei: ekainaren 28tik uztailaren 2ra udalerri osoa jai giroan murgilduta egongo da urtero legez. Aurten, ordea, Frantziako Tourra udalerritik pasatuko da uztailaren 1ean, bariku-zapatu honetako goizaldean, eta, horregatik, udalerriko gobernu-talde berriak (EH Bildu-Elkarrekin Podemos) txosnak goizeko 03:00etan ixteko erabakia hartu du. Sopelako alkate Guruzne Carrassonek adierazi duenez, eurentzako "oso garrantzitsua izan da jaiak eta Tourra uztartu ahal izatea". Hala, daborduko ikusgai dago jaietako egitarau osoa, egunez egun.
Uztailaren 1ean eta 2an Munarrikolanda mendi-taldeko kideak Belaguatik abiatuta Añelarrera (Nafarroa) igoko dira, 2357 metrotako mendira. Gainera, domeka horretan, Euskal Herriko tontorrik altuenera ere igoko dira; Hiru Erregeen Mahaia (2446m). Horretarako, Linzako aterpetxean geldituko dira.
Gaur iluntzean botako dute txupina Arriagako San Trifon jaiei hasiera emateko. Santuaren eguna astelehenean izan arren, jai batzordeko kideek hainbat jarduera prestatu dituzte aste-akaburako, besteak beste, putxera-lehiaketa edo kickboxing erakustaldia.Hemen duzue egunotan famlian ederto pasatzeko moduko egitaraua.