Sopelako Barinatxe hondartzak Lasterketa Nudistaren 20. edizioa hartuko du zapatu honetan, hilaren 15ean. Udalak antolatuta, Munarri Atletismo Taldearen laguntzagaz, korrikalariek 10:00etatik aurrera egingo diote lasterketari; zapatilak, galtzerdiak, eguzkitako betaurrekoak eta txapel bat bakarrik eraman ditzakete.
Trifelli jaunaren karpa ireki eta ederra egiazko laborategi esperimental bihurtu da: zirku ibiltari bitxi honetan aritzeko, etorkizuneko artista bila dabiltza. Guztiak gonbidatuta zaudete taldean jolastera. Oreka kooperatiboetarako jolas burutsuak, objektu handien, bolen, akuilu-makuiluen… gainean. Zu izan zintezke agertokiko hurrengo izarra!
Armintzara bueltatuko da uztailaren 15ean Txapel Reggae jaialdia, eta, aurtengo ediziorako, askotariko programazioa osatu dute antolatzaileek. Euskal artistez gain, nazioarteko talde andana ere gonbidatu dituzte;hala, reggae musikako musikagile onenen topaleku izango da.
Udako momenturik itxarotetsuena heldu da lemoiztar guztientzako: Karmen jaiak! Hala, uztailaren bigarren hamabostaldian, Armintzako kaleak jai-giroaz beteko dira mota guztietako ekintzak eskainiz herritar guztientzako. Uztailaren 12tik 16ra, jai-batzordeak adin-ezberdinei zuzendutako ekimenak antolatu ditu, hala nola triatloia, umeentzako jolasak, mozorro desfilea, eta, nola ez, Txapel Reggae jaialdiaren ospakizuna. Beraz, prest zaude jaietan dena emateko?
Sopelako Udalak eta jai-batzordeak Karmen jaiez gozatzeko programazio oparoa osatu dute uztailaren 13tik 16ra. Urtero legez, ez da janaria, musika eta giro ona faltako.
Asua ez da ospakizunetatik at geratuko, eta, urtero legez, uztaileko bigarren hamabostaldia Erandioko auzo honi dagokio. Aurten, uztailaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dituzte Erandioko auzo honetako festak. Txupina 20:30ean jaurtiko dute eta, sardina-janaren ostean, Beranduegi taldearen erromeria egongo da gozagai gauean.
Aste-akabu honetan, uztailaren 14tik 16ra bitartean, Karmengo Ama Birjinaren itsas-prozesioa egingo dute hiribilduan. Hori domekan izango da, baina aitzakia baliatuta, hiru festa-egun izango dituzte plentziarrek, tartean, kontzertuak, Marmitako Lehiaketa, bertso-poteoa edo umeentzako jarduerak ere izango dituztelarik.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |