Plaza mugatuak, eman izena hemen.
Bertso Saio Tematikoan magiaz, umorez eta kolorez beteko dute Azebarri kultur txokoa azaroaren 10ean. Egun horretan, zirku giroko otordutxoa eta Jon Maia eta Oihana Bartra hitzaren malabaristen peripeziak miresteko aukera egongo da.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.
Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.
Bigarren eskuko liburuen azoka solidarioa egingo dute bihartik, eguaztenetik, domekara bitartean. Getxoko udal-liburutegi zerbitzuak antolatu du ekimena Garapenerako Lankidetza arloagaz batera, eta Romo Kultur Etxean saldutako liburuakaz bildutako dirua Kongoko Errepublika Demokratikoko garapen proiektu batera bideratuko dute.
Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.
Erandion jaiotako, hazitako edo bizi izandako jokalarien kromoen bilduma.