Jantziak nola konpondu eta berritzeko ikastaroa egingo dute urtarrilaren 13an Barrikan, Ander Deuna aretoan, 11:00etatik 14:00etara. Horretan, parte-hartzaileek josten, adabakiak egiten eta arropa pertsonalizatzen ikasiko dute, besteak beste. Tailerra doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da.
Umeentzako zinema: Iraupena: 106′.Hizkuntza: Euskaraz. Sarrera: 4 euro
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.