Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Seguru gutako askok gorde dugula inoiz kontzertu berezi baterako sarrera, ezta? A pie de foso erakusketak 40 urteko musikaren historian barna eramango gaitu, sarrera, kartel eta argazkien bidez. Apirilaren 8tik 11ra bitartean izango da ikusgai, Merkatu Zaharreko hallean. Bertan ikusi ahal izango dira, esaterako, hasierako AC/DC taldeak Malcolm zendu aurretik San Mamesen emandako azken kontzerturako sarrera, edota Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrenean bertan egindako jaialdirako sarrera, zeinetan Euskal Herriko talde askok parte hartu zuten.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.