XI. Bizkaia Torneoa ekainaren 1ean hasiko da Urdulizen, eta berezitasun bat du: taldeka jokatzen den bakarra da. Taldeek Bizkaiko mendien izenak hartzen dituzte lehiatzeko: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Gainera hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere da: banakakoa, binakakoa eta lau t 'erdikoa. Lehiaketaren fase desberdinetarako sarrerak webgune honetan erosi ahal izango dira eta kasuan kasuko frontoietako leihatiletan jarriko dira salgai ere.
Hirubi eta Sopelako Udalak antolatuta, Sopelako 12. duatloia egingo dute udalerriko Udaletxeko plazan, ekainaren 1ean. Hori izango da irteera baita helmuga puntua ere. Guztia 350 partaidek hartu dezakete parte, ordutegi eta kategoria ezberdinetan banatuta, eta goizeko 10:00etan hasiko dira lehenengoak. Izen ematea irekita dago maiatzaren 29ra arte dota 350 lagunek izena eman arte, hemen.
Goazen Up-eko antolatzaileek Amaren eta aitaren eguna ospatzeko dohainik Sup egiteko aukera eskainiko dute ekainaren 1ean, zapatuan. Hala, izena eman daiteke hurrengo helbidean: goazenup@gmail.com. Goizeko 10:30ean elkartuko dira, Plentzian.
Plentzia eta Gorlizko Kuadrillak taldeak antolatuta, II. Kuadrillen Egun tematikoa antolatu dute ekainaren 1erako, zapaturako. Pirata eguna izango da egun berezi horretako gaia eta Plentzian egingo dituzte ekintza guztiak. Txalupa lehiaketan eta bazkarian izena emateko epea maiatzaren 26ra arte dago zabalik; Gorantz eta Gorrondona tabernetan egin daiteke.
Aratz Dantza Taldeko kideek antolatuta, Gorlizko Dantzari Txikien Eguna egingo dute beste urte batez. Hala, udalerriko Ibarreta plazan elkartuko dira taldeko dantzari txiki, ertain eta gazteak, Gorliz dantzaz betetzeko. Ekainaren 1ean, zapatuan, 11:45ean elkartuko dira kalejiragaz hasteko, 12:15ean dantzaldia egingo dute eta 16:00etan disko festa bategaz itxiko dute egun berezia.
Erandiogoikoko jai nagusiak dira Gorpuzti jaiak, eta aurten maiatzaren azken egunetan eta ekaineko lehen aste-akabuan ospatuko dituzte, berritasun eta guzti.
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean izango dira Lamikoko San Maximo jaiak, Leioan. Urtero legez, Lamiako Maskarada ikusgarriagaz hasiko dituzte festak barikuan, eta domeka arratsaldera bitartean, jaiak zukutzeko hamaika proposamen prestatuko dituzte auzoko jai-batzordeko kideek.
Bueltan da Barrikako Itsas Merkatua, gastronomia eta artearen erakusketa. Bertan, animazio musikalak, produktuen dastaketak, artisautza, erakusketak eta haurrentzako guneak izango dira, doako ohe elastiko eta guzti. Itsaskiak, ostrak, bertan egindako mojitoak, olio dastaketak egiteko salmahaiak egongo dira, beste askoren artean.
Maiatzak 31, barikua 18:00 Malatestta 19:30 Earth Song Project 21:00 Samoah 22:30 Los Retros Ekainak 1, zapatua 13:00 Funk Sinatra 14:30 Marban 16:30 Lorreine 18:00 Nerds (Tributo a Weezer) 19:30 Pink Factory Band 21:00 Planet Waves 22:30 Montana
Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Erandioko Musikaren hilabeteak estilo eta gustu askotako 25 kontzertu ekarriko ditu ekainean zehar. Udalerriko kaleak doinuz beteko dituzten emanaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Altzagako Irailaren 23a plazan, Erandiogoikoan, Faoetan eta Martiartun egingo dituzte.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.