Ostirala, urtarrilak 24

18:00

Ludoteka: "Elur malutak"

Udal-liburutegia, Barrika | Umeentzako jarduerak

Ludoteka: "Elur malutak" Udal-liburutegia

19:00

“Erromintxela. Senderos y raíces” dokumentala proiektatuko dute barikuan Muxikebarrin

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Zinema eta bideo-emanaldiak

Erromintxela. Senderos y raíces dokumentalaren proiekzioa izango da barikuan, urtarrilak 24, Muxikebarri Antzokian. Ainhoa Zamanillo eta Marta Las Heras sortzaileek Eman Minutu 1 HITZen Alde Lehiaketaren XIII. edizioa (hizkuntza eskubideei buruzkoa) irabazi ondoren egin zuten lana. Proiekziora joan gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, doan.

“Erromintxela. Senderos y raíces” dokumentala proiektatuko dute barikuan Muxikebarrin Muxikebarri Antzokia

Erromintxela. Senderos y raíces dokumentalaren proiekzioa izango da barikuan, urtarrilak 24, Muxikebarri Antzokian. Ainhoa Zamanillo eta Marta Las Heras sortzaileek Eman Minutu 1 HITZen Alde Lehiaketaren XIII. edizioa (hizkuntza eskubideei buruzkoa) irabazi ondoren egin zuten lana. Proiekziora joan gura duenak izena eman beharko du aldez aurretik, doan.

19:00

Munduko Sukaldaritza Tailerra: Palestina

Abian kultur elkartea, Getxo | Gastronomia-ekitaldiak

Munduko Sukaldaritza Tailerra: Palestina Abian kultur elkartea

20:00

Objetuen antzerkia: 'Viva!'

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

5 euroko prezioa. Sarrerak, hemen. Viva! konpainia frantses-espainiar honen lehen sorkuntza da, eta eguneroko objektuetan ezkutatzen den indar sinboliko eta metaforikoa aztertzen du. Arkatz gorri bat preso politiko bihurtzen da, post it bat amets urratu batean… Objektuen antzerkiak istorio konplexuak modu errazean eta distantzia salbatzaile batekin kontatzeko aukera ematen digu. Viva! diktadura garaian, Espainiako Gerra Zibilaren ostean, egindako feminizidio baten istorioa da. Tabu sozial eta familiar baten historia. Oholtzan, idazmahai bat. Idazmahaiaren gainean, objektuak. Papera, grapagailu bat, zinta itsaskorreko biribilki bat, arkatzak eta sakapuntak… historia berreraikitzeko prest daude. Umorearen botere salbatzailea inola ere ahaztu gabe, banakako ekintzetan inplizituki dagoen erantzukizun kolektiboari buruz galdetzen da ‘Viva!’, gizarteak bere burua eraldatzeko eta konpontzeko duen gaitasunari buruz.  

Objetuen antzerkia: 'Viva!' Kurtzio kultur etxea

5 euroko prezioa. Sarrerak, hemen.

Viva! konpainia frantses-espainiar honen lehen sorkuntza da, eta eguneroko objektuetan ezkutatzen den indar sinboliko eta metaforikoa aztertzen du. Arkatz gorri bat preso politiko bihurtzen da, post it bat amets urratu batean… Objektuen antzerkiak istorio konplexuak modu errazean eta distantzia salbatzaile batekin kontatzeko aukera ematen digu. Viva! diktadura garaian, Espainiako Gerra Zibilaren ostean, egindako feminizidio baten istorioa da. Tabu sozial eta familiar baten historia. Oholtzan, idazmahai bat. Idazmahaiaren gainean, objektuak. Papera, grapagailu bat, zinta itsaskorreko biribilki bat, arkatzak eta sakapuntak… historia berreraikitzeko prest daude. Umorearen botere salbatzailea inola ere ahaztu gabe, banakako ekintzetan inplizituki dagoen erantzukizun kolektiboari buruz galdetzen da ‘Viva!’, gizarteak bere burua eraldatzeko eta konpontzeko duen gaitasunari buruz.

21:00

Kontzertuak: Atturri + Aukera Okerra

Azebarri kulturgunea, Getxo | Musika

Sarrera, 8 euro.

Kontzertuak: Atturri + Aukera Okerra Azebarri kulturgunea

Sarrera, 8 euro.

09:00

Ibilbide zirkularrak Gorlizen

Ibarreta plaza, Gorliz

Denboraldi baten ondoren, naturarekin berriro konektatzeko eta aire zabalean une ahaztezinez gozatzeko garaia da. Beraz, prestatu zure ibiltzeko botak, zure ur botila eta zure jarrera onena. Bidean ikusiko dugu elkar! Izena emateko epea urtarrilaren 2an 10:00etan hasiko da Gorlizko Turismo Bulegoan. Izena aurrez aurre edo telefonoz eman dezakezu 94 677 43 48 zenbakira deituz. Urtarrilaren 12an, 16.Ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/16-ibilbidea/ eta urtarrilaren 26an, 4.ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/4-ibilbidea/

Ibilbide zirkularrak Gorlizen Ibarreta plaza

09:30

Benkhayren 'Reflexión' erakusketa dago ikusgai Urdulizen urtarrilaren 25era

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.

Benkhayren 'Reflexión' erakusketa dago ikusgai Urdulizen urtarrilaren 25era Urdulizko kultur etxea

Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.

10:00

Argazki-erakusketa: Arkeologia

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Erakusketak

Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.

Argazki-erakusketa: Arkeologia Goñi Portal kultur etxea

Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.

11:00

Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua

Plentzia | Erakusketak

Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.

16:00

Urdulizko programazio zentroak bideojokoen nazioarteko ekitaldi bat hartuko du

Urduliz 42, Urduliz | Lehiaketak

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, 60 diseinatzaile eta garatzaile baino gehiago elkartuko dira 42 Urduliz doako programazio-campusean bideojokoak sortzeko munduko ekitaldirik handienean parte hartzeko, Global Game Jam 2025. Urtarrilaren 20ko 16:00etatik 26ko 17:00etara, udalerriak bat egingo du sormen-maratoiaragaz, eta parte-hartzaileek 48 ordu baino ez dituzte izango jolas interaktibo bat sortzeko.

Urdulizko programazio zentroak bideojokoen nazioarteko ekitaldi bat hartuko du Urduliz 42

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, 60 diseinatzaile eta garatzaile baino gehiago elkartuko dira 42 Urduliz doako programazio-campusean bideojokoak sortzeko munduko ekitaldirik handienean parte hartzeko, Global Game Jam 2025. Urtarrilaren 20ko 16:00etatik 26ko 17:00etara, udalerriak bat egingo du sormen-maratoiaragaz, eta parte-hartzaileek 48 ordu baino ez dituzte izango jolas interaktibo bat sortzeko.

18:00

Eskualdean egindako proiektu arkeologikoei errepasoa, Goñi Portalen

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute. 

Eskualdean egindako proiektu arkeologikoei errepasoa, Goñi Portalen Goñi Portal kultur etxea

Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute. 

Agenda herriak

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»