Eskualdeko herri gehienetan bezala, Urdulizek martxoaren 1ean ospatuko ditu inauteri berezien jaia. Hala, ume, gazte eta helduentzako ekintza ugari osatu dituzte, programazio anitza eskainiz.
Martxoaren 1ean, zapatuan, jolasez eta jostailuz beteko dira Itzubaltzeta/Romoko kaleak. Izan ere, inauteriak ospatuko dituzte egun horretan, eta haur, gazte eta helduentzako hamaika jardueraz gozatzeko aukera egongo da, goizetik gauera.
Inauteriak hurbiltzen ari dira eta Gorlizko Kudrillak taldeak iragarri du gorria izango dela aurtengo gaia. Hala, egitarau anitza osatu dute martxoaren 1erako: baflepoteoa, herri bazkaria eta askoz gehiago!
Martxoaren 1ean, inauteriak ospatuko dituzte Gorlizen, eta, egun horretan, lehiaketa ere egingo dute arrastiko 18:30ean. Hala, parte-hartzaileek 3 minutu izango dituzte beren sormena erakusteko, ez soilik euren mozorroagaz, baizik eta oholtza gainean egingo duten ikuskizun labur bategaz ere. Izen ematea egunean bertan egingo da, 16:30etik 17:30era.
Martxoaren 1ean eta 4an ospatuko dituzte Leioako inauteriak. Herria kolorez eta giro onez beteko dute egun horietan puzgarriakaz, umeentzako tailerrakaz, ikuskizunakaz, kalejirakaz eta mozorro festa bategaz, bestea beste.
Askotariko mozorroez beteko da martxoaren 1ean Berango. Izan ere, egitarau oparoa prestatu dute ospakizun horietarako, 17:30etik aurrera. Besteak beste, kuadrillen jaitsiera eta mozorro-lehiaketa egingo dute. Azken horretarako, izena ematea beharrezkoa izango da, otsailaren 10etik 14ra bitartean.
Inauteriak ospatzeko festa antolatu dute Barrikako jai-batzordeak eta Udalak. Jaia martxoaren 1ean, zapatuan, izango da, Ander Deuna aretoan, 18:00etatik aurrera.
Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Otsailaren 26an eta 27an Mendi Film Festival 2024 jaialdiko film labur eta dokumental onenak proiektatuko dituzte. Jarraian, martxoaren 3an, 4an, 5ean eta 6an hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak egingo dituzte, hala nola 13. Climbing Girl Party edo Pou anaien berbaldia.