Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Gorlizko Santiago jaiek udako ekuatorea markatzen dute. Ekintza andanaz osatutako egitarauagaz, gorliztarrek jateko, dantza egiteko eta herriko lehiaketetan jolasteko aukera izango dute. Uztailaren 24tik 28ra, udalerri txikiak egundoko giroa izango du gau eta egun. Beste urte batez, adin guztietako lagunei zuzendutako kultur eskaintza osatu dute, asperdurarentzako tokirik ez uzteko.
Inguruko bizilagunen arteko harremanak hauspotzeko eta auzoa biziberritzeko aukera eskaintzen dute jai hauek.
Artista sopeloztarraren lanek naturaren indarra eta atmosferak islatzen dituzte pinturan.