EITBk eta Tokikomek sinatutako lankidetza-akordioaren emaitza da Saretzen. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarregaz lantzea, BBCren "Local News Partnership" ereduari jarraituz.
Etxebizitzarako sarbidea: uribekostarrentzako erronka nagusia

Iker Rincon Moreno urr 31 Uribe Kosta

Etxebizitzarako sarbidea da gaur egun herritarren arazo nagusietako bat; prezioak handitu egin dira leku guztietan, bai erosketarako bai alokairurako. Uribe Kostan ere, egoera hau agerikoa da. Getxo da Hego Euskal Herrian etxebizitzako metro koadro garestiena duen udalerria, Donostiaren atzetik; Leioa, berriz, hirugarren postuan kokatzen da. Alokairuari dagokionez, patroia ia-ia errepikatzen da: Getxo, bigarren garestiena da; Leioa, laugarrena; eta Urduliz, seigarren postura igo da.