Eguzkia bidelagun zutela, ezin baino hobetu gozatu zuten atzo Ibilaldia jaialdira gerturatu ziren milaka lagunek. Sopelako hainbat eremutan egokitutako lau gunetan bereizita, adin guztientzako egitarau oparoaz dibertitzeko eta euskaraz kalata bukatzeko parada izan zuten denek. Hona hemen egunak utzitako momentuak, oraingoan, bideoan.