Lan Ikuskaritzak bi arau-hauste larri egotzi dizkio Getxoko San Esteban egoitzari

Izaro Garcia aza 20, 13:03 Getxo

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzak arrazoia eman die egoitzako langileei, lan-eskubideen urraketen inguruan egindako salaketetan. Besteak beste, lan-egutegia negoziatzeko betebeharra eta grebarako eskubidea urratu direla ondorioztatu du.

Getxoko HAPO berriaren aurka auzitara jo du Adi-Hapo elkarteak

Izaro Garcia aza 20, 12:39 Getxo

Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aurkako helegitea aurkeztu du elkarteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Etxebizitzaren arazoa konpontzen ez duela eta herriko ondarea eta ingurumena arriskuan jartzen dituela salatu dute. Prozesu judizialari aurre egiteko, herritarren laguntza eskatu dute.

Larunbata 21 eguraldia Min: 13ºC
Max: 18ºC
Igandea 22 eguraldia Min: 10ºC
Max: 17ºC
Astelehena 23 eguraldia Min: 8ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa